Regina Arrieta
Regina Arrieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bizkaia, XX. mendea |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Makia |
Regina Arrieta, jatorriz Euskal Herrikoa, Espainiako Alderdi Komunistako eta Espainiako Gerra Zibilaren ondoren frantziar erresistentzian parte hartu zuen Nazioarteko Sorospen Gorriko kidea izan zen. Haren biografiaren inguruko informazio oso eskasak ezagutzen dira.
Biografía
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Regina Arrieta Euskal Herrian jaio zen eta bere bizitzaren aldi bat Trapagaranen eta Bilbon eman zuen Espainiako Gerra Zibilean. Datu asko falta badira ere, badakigu gutxienez ahizpa bat zuela ere. Gaztetan Gazte Komunistetan afiliatu zen eta Nazioarteko Sorospen Gorriko kide izan zen. Geroago, Espainiako Alderdi Komunistan sartu zen. Bilbo frankisten esku erori zenean, Santanderrera ihes egin zuen, eta, ondoren, Frantziara. Lagunen laguntzaz, Chaumontera iritsi zen, Marne Garaia departamenduan, eta han lan egiten dut Espainiarentzako laguntzak biltzen, han gerrak aurrera jarraitzen baitzuen. Espainiako gerra bukatuta eta Bigarren Mundu Gerrarekin Reginak Parisera joatea erabaki zuen. Han, "Caserne des Tourelles", boulevar Mortier-en finkatu zen, eta klandestinitateko etapa hasi zuen, postak, munizioak, armak edo mezuak garraiatuz. Prentsa klandestinoa egiten eta banatzen ere laguntzen zuen. Gestapo eta Frantziako milizia atzetik zituen.
1941eko hasieratik, espainiar komunisten talde bat antolatuta zegoen. "Babeslekutik" Alderdiaren eta Erresistentziaren arteko harremana ezarri zen, Parisko burkide espainiarrekin. Regina Arrieta lotura-agente izendatu zuten, eta Yssy-les Moulineauxen konektatu zuten, "Caro" izeneko kamarada batekin, zeinaren emaztea jostuna baitzen, eta, aitzakia horrekin, arropa-saskian panfletoak eta "babeslekutik" sartzen eta irteten ziren informazioak ezkutatzen zituen. Garai hartan, Reginak bazuen seme bat, eta, egiten zituen ekintzak arriskuan jarri arren, bizimodu horrek aurrera egiteko aukera ematen zion.[1] Poliziaren presioak gora egin zuenean, ihes egin behar izan zuen semearekin, 1942ko hasieran, aurreko bizilekutik gertu.
Bere misioetako baten ondorioz, Nantesen amaitzen du, erresistentziako familia espainiar baten etxean. Etxe honetan egon zen bitartean gaixotu egin zen eta, denbora baten ondoren, 1943ko neguan, bere lagunkideek, bere segurtasunagatik, lekualdatzea erabaki zuten. Horrela, Ester ahizparekin topo egiten du berriro Dordogneko departamenduan; Esther ere erresistentziarekin lan egiten zuen. Bi ahizpak elkarrekin edukitzea arriskutsua zen, eta orduan proposatu zioten Reginari makisera joatea. Erabakia gogorra izan arren (semea arrebarekin utzi behar zuen), makisean sartzea erabaki zuen.[2][3][4]
Gerra ostean, Regina Arrietak postu garrantzitsua lortu zuen sindikatuen munduan Tolosa Okzitanian.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Catalá, Neus, De la resistencia y la deportación. 50 testimonios de mujeres españolas. Bartzelona, Adgena, 1984.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.unidadcivicaporlarepublica.es/index.php/nuestra-memoria/el-exilio-republicano/15148-las-grandes-olvidadas-las-mujeres-espanolas-en-la-resistencia-francesa-
- ↑ https://www.abertzalekomunista.net/es/relato-historico/comunismo-abertzale/biografia-comunistas-vascas/2237-regina-arrieta
- ↑ https://herritarbatasuna.eus/eu/blog-iritziak/928-batallones-comunistas-vascos-2
- ↑ https://www.unidadcivicaporlarepublica.es/nuestra%20memoria%20web%202009/las%20grandes%20olvidadas%20mujeres%20resisetncia%20francesa.htm
- ↑ https://www.bibliothecasefarad.com/listado-de-libros/de-la-resistencia-y-la-deportacion-50-testimonios-de-mujeres-espanolas/