Quique Setién
Quique Setién | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Enrique Setién Solar |
Jaiotza | Santander, 1958ko irailaren 27a (66 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | futbolaria, futbol entrenatzailea eta xakelaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
Altuera | 185 zentimetro |
Quique Setién ( Santander, Kantabria, 1958ko irailaren 27a) Espainiako futbolari ohia da, eta gaur egun entrenatzaile gisa dihar du. Erdilari gisa jokatu zuen eta 2020az geroztik Espainiako Lehen Mailako Bartzelona Futbol Kluba entrenatzen du, Ernesto Valverde ordeztu zuenetik.
Entrenatzaile gisa ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santanderko Racing-en, Bigarren Mailako 2001-02 denboraldiaren hasieran sinatu zuen bere lehen kontratua, kirol zuzendari moduan. Zazpigarren egunean Gustavo Benítez kaleratu ondoren, Nando Yosu entrenatzailearen postua ere hartu zuen eta talde kantabriarra Lehen Mailara igo zuen. Beste urte batez jarraitu zuen Kantabriar taldearekin lanean.
Hainbat taldetatik pasa ondoren, Betis, Las Palmas eta Lugo besteak beste, erakutsi du Cruyff-en jokoaren maitale borrokatu bat dela, eta horregatik hain zuzen ere Bartzelonak 2022-rarteko kontratua sinatu zion.