Qalqiliya
Qalqiliya قلقيلية קַלְקִילִיָה | |
---|---|
hiria | |
Hiriaren ikuspegia Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Palestina |
Gobernazioa | Qalqiliya |
Alkatea | Marouf Zahran |
Izen ofiziala | قلقيلية |
Jatorrizko izena | قلقيلية קַלְקִילִיָה |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°11′25″N 34°58′07″E / 32.190378°N 34.968508°E |
Azalera | 25,6 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 41.739 (2007) |
Dentsitatea | 9.821 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Mülheim |
http://www.qalqiliamun.ps/ www.qalqiliamun.ps |
Qalqiliya[1] (arabieraz: قلقيلية, Qalqīlyaḧ; hebreeraz: קַלְקִילִיָה) Zisjordaniako mendebaldeko hiri bat da. 40.000 biztanletik gora ditu. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinar Aginte Nazionalak gobernatzen duen lurraldean dago.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirian bizi diren familia hedatu (hamule) nagusiak Nazzal, Shreim, Daood, Zeid, Kafr Saba eta Al Qar’an dira[2].
Urtea | Biztanleria |
---|---|
1922 | 2.803[3] |
1931 | 3.867[4] |
1938 | 4.503[5] |
1945 | 5.850[6] |
1961 | 11.401[7] |
1967 | 8.922[8] |
1997 | 31.772[9] |
2007 | 41.739[10] |
2017 | 51.683[11] |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko datuen arabera, hauek ziren hiriko ekonomiaren sektoreak[2]:
- kudeaketa (% 45)
- nekazaritza (% 25)
- merkataritza (%15)
- industria (% 10)
- Israelgo lan-merkatua (% 5)
Urte berean, langabezia-tasa %22 ingurukoa zen[2].
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 95,3 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 75,1 emakumezkoak ziren. 2012an, 12.286 ikasle eta 660 irakasle zeuden hirian[2].
Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako 28 eskola daude hirian, hogeita bat publiko, lau pribatu eta Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak zuzendutako hiru. Eskola horietatik hamahiru mutilenak dira, zortzi neskenak eta gainerakoak mistoak. Gainera, badago hamahiru haurtzaindegi pribatu, Ad Da'wa Unibertsitate Islamikoa[2] eta Al Qudseko Unibertsitate Irekiaren campus bat[12].
Kulturguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalak liburutegi bat dauka[13].
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]26 meskita daude hirian, besteak beste hauek[2]:
- Ash Shifa' meskita
- Huthayfa Ben al Yaman meskita
- Abu Thur al Ghaffari meskita
- Abd Allah ben Abbas meskita
- Mus'ab Ben Omair meskita
- Sultan Muhammad al Fatih meskita
- Al Bukhari meskita
- Omar Ben Abdul 'Aziz meskita
- Ibn al Qayem meskita
- Al Eman meskita
- Al Hasan Ben Ali meskita
- At Taqwa meskita
- Al Hajja Husniya meskita
- An Naser meskita
- Ibn Taymiya meskita
- Al Hajja Ferryal Hilal meskita
- Dr. Thabet Hilal meskita
- Al Khilafa meskita
- Abu 'Ayyoub al Ansari meskita
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria: Estilo Liburua
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) Qalqiliya City Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2013) (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table IX, Sub-district of Tulkarem» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 27 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 56 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) Village Statistics. (argitaratze data: 1938), 33 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 16. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 8 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) Perlmann, Joel. (2011-2012). The 1967 Census of the West Bank and Gaza Strip: A Digitized Version. Levy Economics Institute (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) «Palestinian territories: West Bank» City Population (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 111. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 71 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) «Qalqilya Branch» Al-Quds Open University (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Arabieraz) «مكتبة البلدية» Qalqilia Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |