Puntu (geometria)
Itxura
- Artikulu hau kontzeptu geometrikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Puntu (argipen)».
Puntu bat geometrian oinarrizko kontzeptua da, zuzen eta planoarekin batera. Kontzeptu primitibo bat denez ezin da beste modu batez definitu.
Errepresentaziorako ixa (x) txiki bat edo zuzen txiki bat erabiltzen da segmentu bat mozten duenean.
Puntuak ez du dimentsiorik: ez luzera, ez zabalera, ez lodiera[1].
Geometria kartesiarrean bi edo hiru parametro ditu lanean gabiltzan dimentsioen arabera. Honela p(x,y,z) moduan adierazten da.
Bi puntutik igarotzen den lerro zuzena trazatu daiteke[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Ohmer, Merlin M. (1969). Elementary Geometry for Teachers. Addison-Wesley, 34-37 or..
- ↑ Ruiz de Gauna Gorostiza, Josu; García Iturrioz, Jesús; Sarasua Fernández, Joxemari. (2013). «Matematikaren historia: geometria euklidearra» Irakaslegaientzako matematika eta bere didaktika. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 27 or. ISBN 978-84-8438-464-9..