Edukira joan

Presoaren dilema

Wikipedia, Entziklopedia askea

Presoaren dilema Joko-teoriaren oinarrizko problema bat da. Dilema honek agerian uzten du bi pertsonek elkarlan egiteari uko egin ahal diotela, elkarlanean aritzeari uzteak haien interesen kontrakoa izan arren.

Presoaren dilema, Merrill M. Floodek eta Melin Dresherek garatu zuten 1950ean, RAND enpresan lanean ari ziren bitartean.

Joko estandarren teoriaren analisi teknikek, Nash orekak adibidez, jokalari bakoitza beste jokalaria traizionatzera eraman dezakete, elkarlan eginda emaitza hobeak lortuko balituzkete ere.

Presoaren dilema klasikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau da presoaren dilemaren enuntziatu klasikoa:

Poliziak bi susmagarri atxilotzen ditu, baina ez dago hauek kondenatzeko froga nahikorik. Orduan, presoak banandu, eta bakoitzari lau aukera berdinak eskaintzen zaizkio:

A presoak krimena aitortzen badu eta konplizeak (B presoak) ukatzen badu, azken honek hamar urteko zigorra izango du eta A presoa aske geratuko da. Alderantziz gertatzen bada eta A presoak ukatzen badu eta B presoak aitortu. A presoak zigorra izango du eta B presoa libre geratuko da.

Biek aitortzen badute, hamar sei urteko zigorra izango dute biek. Azkenik, biek ukatzen badute, gehienez urte bateko zigorra ezarriko diete kargu leunengatik.

Taula honekin laburbil daiteke:

A-k onartzen du A-k ukatzen du
B-k onartzen du Bientzat 6 urteko

zigorra

A presoak 10 urteko zigorra

eta B-presoa aske

B-ukatzen du B presoak 10 urteko zigorra eta A presoa aske. Bientzat 10 urteko

zigorra

Suposa dezagun bi presoak guztiz berekoiak direla, eta haien helburu bakarra kartzelan ahalik eta denbora gutxien egotea dela. Bi aukera dituzte: Elkarlan egin eta ukatu, edo konplizea traizionatu eta krimena ukatu. Aukera bakoitzaren emaitza beste presoaren aukeraren mende dago. Presoak badaki hori. Zoritxarrez, batak ezin du jakin zer aukeratu duen besteak, eta hitz egin ahal izango balute ere, ez lukete jakingo konplizearekin fidatu edo ez.

Aitormena estrategia dominantea da bi presoen kasuan. Beste presoaren aukera edozein izanda, zigorra murriztea lortuko dute aitormenarekin. Baina presoen zoritxarrerako, kasu askotan biek onartzen dute eta beraz zigor nahiko luzea lortzen dute. Hala ere, kasu gehienetan biek ukatzen dute krimena. Talde moduan pentsatzen badute azken hau da aukera eraginkorrena, bien artean 2 urteko kondena izango luketelako, eta talde moduan hau izango litzateke kondena minimoa. Baina hala ere, askok haien interes berekoia jarraitzen dute eta ondorioz talde moduan zigorrak askoz luzeagoak dira.

Batzuek dilema hau egiaren makinatzat hartzen dute. Jokalariak hiru aukera har ditzake, elkarlanean jokatzea, elkarlanik gabe jokatzea edo zuzenean, ez jokatzea. Aukera logikoa kasu honetan ez jokatzea da, presoak ez baitu besteari buruzko informazio nahikorik. Jokatzen badu, logika baino, apustu bat da.

Beste alde batetik ikusita, pentsa dezagun presoa kartzelariarekin jolasten ari dela, eta ez beste presoarekin. Kartzelariak nahi duena presoa zigor handienera kondenatzea da bere lana delako. Biei ahalik eta zigor handiena jartzen badie, hobeto. Gainera, presoak ez daki kartzelariak bere hitza beteko duen edo ez. Azken batean, preso-kartzelari eta preso-preso joko berean ari dira: besteen delitua estali, edo traizionatu.

Zuk estali Zuk traitzionatu
Berak estali Bientzako etekin handiena Zuk irabazi, berak galdu
Berak estali Berak irabazi, zuk galdu Bientzako kalte handiena

Oso garrantzitsua da presoen arteko konfiantza erlazioa. Suposatuz presoak anaiak direla edo oso erlazio estukoak, orduan jakingo lukete (ia seguru, baina ez guztiz) zein izan den bestearen hautapena, eta beraz egoki jokatuko lukete, elkarlanean.

Honek dilemaren emaitza zuzenera garamatza, elkarlanera. Akatsa dilemaren planteamendu zuzenean zegoen. Planteamendu zuzena ez da bakoitzaren interesean pentsatzea, bestearen interesean baizik, eskuzabaltasunean. Jokoa konplizearen onura bilatzeko planteatzen badugu, erantzun logiko bakarra dago, eta ez dago konplizearen aukeraren mende: Dilema ebatzia.

Emaitza “okerra” izango litzateke anaia batek bestea traizionatuko balu. Hala ere zuzena izango litzateke (joko orok emaitza logiko bakar bat baitu). Gertatu dena da jokoaren izena aldatu dela. Orain “aurkitu gezurtia” deitu genezake.

A-k irabazi A-k galdu
B-k irabazi Biek egia esan dute B-k gezurra

esan du

B-k galdu A-k gezurra esan du Biek gezurra

esan dute

Orduan “egiaren makina” bat da.

Presoaren dilema, beraz, bikote joko sinple bat da, beti emaitza logiko bat duena. Biek logikoki jokatzen badute, zintzotasunez, jokoa bientzat onuragarria da. Batek besteari iruzur egiten badio, berriz, jokoa “gezurtia harrapatu” deitzera pasatzen da, eta biek irabazten dute.

Estrategia guzti hauek, oso ugariak dira gure eguneroko bizitzan, eta manipulazio izenarekin ezagutzen dira. Zenbait jenderentzat, politika (politika “beltza” edo ez zuzena) manipulazio konstantearen artea da. Eta estrategia honek funtzionatzeak zerikusia du tranpatiaren gezurrarekin eta baita zintzoaren inozokeriarekin ere. Izan ere, gezurtiaz fidatzea ez da zintzotasuna, ergelkeria baizik. Baina badakigu emaitza zuzen bakarra jokalari guztien onurakoa dela, eta hau guztiek egia esaten dutenean gertatzen da.Norbaitek gezurra edo tranpa egiten badu, emaitza okerra izango da beti. Hau da, emaitza okerra bada, norbaitek gezurra esan duela esan nahi du.

Presoaren dilemaren aldaera. Errepikakorra.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presoaren dilemaren hasierako baldintzak behin eta berriz errepikatuz, elkarlana orekaren emaitza gisa har daiteke. Jokoa behin eta berriz errepikatzen denez, jokalariek aukera dute zer egin erabakitzeko, kontuan hartuz aurreko jokoan besteak zer egin duen. Ondorioz, traizioa egin baino lehen birritan pentsatzen dute, hurrengo txandan etor dakieken zigorrarengatik. Horrela, emaitza kooperatiboa lortzen da.

Jokoaren ondorioak eguneroko bizitzan

Douglas Hofstadter izeneko zientzialari kognitibo batek proposatu zuen jendeak askotan presoaren dilemaren antzeko arazoak (sinpleagoak) topatzen dituela elkartrukeak egitean edo edozein jokotara jokatzean.

Douglasek erabilitako adibide bat hauxe da: bi pertsonak poltsa bana elkar trukatzen dute, poltsa batek barruan dirua eta besteak barruan erosten ari den objektua duela suposatzen dute biek. Jokalari bakoitzak aukera dezake akordioa jarraitzea eta poltsa beteta ematea, edo iruzur egitea eta poltsa hutsik ematea. Elkartrukearen joko honetan, iruzurra ez da aukera egokia, biek berekoitasuna aurretik jartzen badute, ez dira kapazak izango elkartrukea egiteko, bi poltsak hutsik egongo baitira.

Eguneroko bizitzako adibidea

Aurreko adibideak nahiko artifizialak direla dirudi, baina badaude gizartean eta naturan antzeko interakzioak. Ondorioz, presoaren dilema zenbait gizarte zientzien interesekoa da( ekonomia, zientzia politikoa eta soziologia) eta baita zenbait zientzia biologikorenekoa ere (etologia eta biologia ebolutiboa).

Zientzia politikoan, erlazio internazionalen esparruan, presoaren dilema sarri erabiltzen da guda armamentistakoan dauden estatuen arteko arazoa adierazteko. Estatuek bi aukera dituzte: gastu militarra areagotzea, edo akordio batera iristea armamentua murrizteko.

Baina estatu bakoitza ezin da seguru egon besteak akordio beteko duen eta beraz, biek espantsio militarra hautatuko dute. Hemen ironia bat dago, bi estatuek modu arrazionalean jokatzen dutela dirudielako, baina emaitza guztiz irrazionala da.

Beste adibide bat txirrindularitza lasterketetan ikus daiteke. Hala nola Frantziako Tourrean, lasterketaren erditik doazela, bi txirrindulari pelotoitik ihes eginda daude, eta askotan bi txirrindulariek elkarlan egiten dute bata bestearen aurrean txandaka jarriz, atzean doanak deskantsatzeko. Baina bietatik inork ez badu esfortzu hori egiten, pelotoiak berehala harrapatuko ditu. Beste zenbait kasutan ikusten da txirrindulari batek bestea atzen daramala, lan guztia batek bakarrik egiten pelotoitik urrun mantentzeko. Kasu honetan seguruenik etapa bigarren txirrindulariak irabaziko du, lasterketa guztian zehar deskantsatzen egon delako.

Dilema hau hurrengo kasuan ere ikus daiteke: Errepideko bidegurutze batean, non ez dagoen lehentasunik inorentzat, gidari guztiek elkarlan egin eta txandak egiten badituzte, pixka bat itxaron beharko du gidari bakoitzak, baina ez da auto-ilararik sortuko, beraz, itxarondako denbora txiki hori konpentsatzen da.

Batek elkarlan egiten ez badu eta gainontzekoek bai, gidari hori aprobetxatu egingo da eta onura lortuko du, txanden sekuentzian desordena eraginez eta gainerako gidariak kaltetuz.

Azkenik, guztiek berekoitasunez jokatzen badute elkarlan egin gabe, itzelezko auto-ilara sortuko da, eta guztiek denbora asko galduko dute.

Amaitzeko, presoaren dilemaren ondorio teorikoa, zenbait herrialdetan akordio juridikoak debekatzearen arrazoia da, zenbait kasutan dilema hau aurkezten delako. Bi susmagarriren interesekoa da aitortzea eta bestearen aurkako lekukotasuna egitea, biak inuzenteak izan arren. Seguruenik, kasurik txarrena errudun bakarra dagoenean da. Seguruena da inuzentea denak ez aitortzea, baina errudunak aitortu eta inuzentearen kontrako lekukotasuna egitea da seguruena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]