Presio-eltze
Itxura
Presio-eltzea edota espress-eltzea, sukaldatzeko presio atmosferiko handiak har ditzakeen kazola hermetikoa da. Presioa areagotzean uraren irakite-puntua ere handitzen denez, eltze barneko presioak irakite-puntua 100 °C (212 °F) baino goragoko tenperatura lortzea ahalbideratzen du, zehazki 130 °C-koa. Tenperatura altuak jakiak azkarrago sukaldatu daitezen errazten du, ohiko egosketa denbora hiru edo lau bider murriztuz.
Eltzeak barneko presioa ezarritako gehienezko mugara iristean ireki eta baporea askatzen duen balbula bat du; normalki, presioak tope bat igoarazi eta eta barneko baporeak ihes egin dezan uzten du, honela egosketa denboran zehar barneko presioa egonkor mantenduz (baita tenperatura ere).