Portu Grisak
Portu Grisak (elfoeraz Mithlond), Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko toki bat da. Elfoek Eguzkiaren Bigarren Aroaren hasieran, berriki eratutako Lhûn Golkoan eraikitako portuak ziren. Zirdan, Itsasontzien Arotzak zaintzen zituen, eta bertan elfo asko bizi ziren. Eguzkiaren Bigarren eta Hirugarren Aroan, Antzinako Mendebalderantz itsasontziak irtetzen ziren tokia zen, Erdialdeko Lurraldea behin betiko utziz. Gerra floten lehorreratze toki bezala ere erabili zen, Gondorreko printzea zen Eärnurren flota, han lehorreratu eta Zirdanen armadari batu zitzaionean bezala, Arveduiri, Angmarren aurkako borrokan laguntzeko. Handik abiatu zen Eraztunen Eramaleak zeramatzan itsasontzia, Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran, eta, esaten denez, Zirdan han geratu zen Ekialderantz zihoan azken itsasontzia abiatu zen arte.