Edukira joan

Ponte-izen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haizea izena (eramailearena agian) elastikoan idatzia.

Ponte-izena[1], izena edo izen propioa pertsona baten lehen izena da, familia-izen edo deituraren aurretik doana. Abizena partekatzen duten familia edo klan baten beste kideetatik pertsona bati bereizten dion izena da. Normalean jaiotzean jartzen dute gurasoek (kristau tradizioan, umea bataiatzen dutenean).

Euskaltzaindiak onetsitako hitzez gain, hiztegi batzuek euskaraz beste formak proposatzen dituzte: bataio-izen eta izen tipi.[2] Bataio-izen formak bezala, ponte-izenak ere ohitura kristauari egiten dio erreferentzia, haurrari pontean ematen zaiola izena bataioan, baina definizio hedatua onartzen du Euskaltzaindiaren Hiztegiak.[1]

Euskal ponte-izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun euskal ponte-izen gehienak Euskaltzaindiaren izendegian bilduta daude. Historian zehar euskaldunen izenak aldatu egin dira. Hauek dira garai desberdinetan dokumentatu diren izen batzuk.[3]

  • Erromatarren garaiko hilarrietan (K.a III - K.o V): Andere, Ilun, Selatse, Sembe, Seniko, Sesenco, Xuban.
  • Goi Erdi Aroko dokumentuetan (X-XI): Ahoztar, Aioro, Andregoto, Armentari, Auriol, Azenari, Azubele, Beila, Belako, Berasko, Binkenti, Bitako, Dato, Didako, Dominiko, Eneko, Eriz, Erramel, Fredenando, Garindo, Garino, Garzea, Garzia, Gendule, Gomiz, Gundesalbo, Hani, Ilurdo, Joanes, Jonti, Lakenti, Leioar, Lope, Mauri, Mikael, Mome, Munio, Narriate, Nunu, Nunuso, Nunuto, Obeko, Oneka, Oriol, Orti, Otsoa, Paterne, Sanso, Semeno, Tellu, Urraka.
  • Erdi Aro Klasikoa (XII-XIII): Aioro, Andregoto, Anso, Arnalt, Auriol, Azeari, Beila, Berasko, Betiri, Bort, Didago, Domiku, Eneko, Ferrando, Garindo, Garzea, Garzia, Gomiz, Gonzalbo, Joan, Joanes, Karlo, Lope, Martin, Mikel, Mikele, Munio, Nabar, Oneka, Orti, Otsoa, Petri, Sanso, Santxo, Semeno, Semero, Remir, Remiri, Urraka.
  • Behe erdi aroa (XIV-1563): Adam, Antso, Arnaut, Bernat, Betiri, Diago, Diaoz, Errando, Franzes, Franzesa, Garzia, Gastea, Martin, Martie, Marti, Menaut, Migel, Mikel, Nabar, Onzalu, Ordun, Paule, Peru, Petri, Petro, Ramiro, Remiro, Romiro, Semero, Txarles, Urraka.
  • 1563tik aurrera santutegiko izenak: Antonio, Bizente, Diego, Domingo, Fernando, Frantzisko, Joan, Joanes, Josef, Karlos, Laurendi, Martie, Martin, Mikel, Ontzalu, Paulo, Petri, Ramiro.
  • Euskal Pizkundea, XIX. mendearen azkenetik aurrera: Aitor, Amagoia, Amaia, Asier, Lartaun, Lorea, Olalla, Usua (Navarro-Villoslada). Ane, Ander, Andoni, Edurne, Endika, Gaizka, Gorka, Iker, Imanol, Iñaki, Jaione, Jon, Jone, Joseba, Josu, Josune, Julen, Kepa, Koldo, Maitane, Markel, Miren, Nekane, Nerea. (Arana-Eleizalde);
  • 1972tik aurrera (Jose Maria Satrustegiren Euskal izendegia):
    • Euskal hitz arruntak: Ainara, Arkaitz, Ekaitz, Haizea, Haritz, Ibai, Itxaso, Izei, Lur, Maite, Nahia, Oihan, Oihana, Unai, Ur, Urtzi.
    • Andre Mariari dagozkion leku izenak: Ainhoa, Aitziber, Arantzazu, Arrate, Begoña, Eneritz, Erkuden, Estibaliz, Idoia, Irati, Iratxe, Itziar, Izaskun, Leire, Nagore, Naiara, Olatz, Uxue.
    • Euskal leku-izenak: Ainhize, Izaro, June, Saioa, Xabier.
    • Jatorriz hipokoristikoak ziren ponte-izenak: Beñat, Maddi, Maialen, Maider, Patxi, Pello, Txomin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Ponte-izen». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-03-19.)
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Izen. .
  3. Patxi Salaberri. (2003). Euskal deiturategia: patronimia. Bilbo: UEU.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]