Edukira joan

Poble Lliure

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poble Lliure
Egoitza nagusiaTúriako kalea, 58 - Valentzia
Elisi kalea, 20 - Bartzelona
Ideologia politikoaIndependentismoa, lurraldetasuna, sozialismoa, feminismoa
AgerkariaLa Veu de Poble Lliure
www.poblelliure.cat

Poble Lliure (PL, euskaraz: Herri Aske) Herri Katalanetako nazio askapen mugimenduaren barne kokatzen den antolakunde independentista eta sozialista da.

2014ko azaroan sortu zen 80 eta 90-ko hamarkadetako arlo eta esperientzia ezberdinetako antolakunde iraultzaile ezberdinek esparru eta borroka komun batean batzea erabaki zutenean, besteak beste, antolakunde ezberdin horiek mugimendu sindikaletik, lurraren defentsarako mugimendutik, ikasle, gazteri eta hizkuntzaren defentsarako mugimenduetatik zetozen.

Poble Lliurek CUP (Candidatura d'Unitat Popular, euskaraz: Herri batasun hautagaitza) masen borrokarako instrumentu ezinbestekotzat jotzen du ezker independentista bera indartzeko bidean. Poble Lliure alde agertu zen hasieratik CUPek erabaki zuenean 2012an Kataluniako parlamentuan parte hartuko zuela, baita CUPek 2014an europar parlamentuan parte hartu behar zuenaren aldeko korrontean kokatuta dago.

Poble Lliurek, Herri Katalanen askapen nazionalerako antolakunde gisa, "Poble en lluita (euskaraz: herria borrokan)" dinamikako hainbat esparru, elkarte eta plataforma ezberdinetan lan egiten du; nazioa, lurraldetasuna, independentziaren beharra, internazionalismoa eta klase kontzientzia landuz.

Antolakunde independentista, sozialista eta feminista honek ANCren (Assemblea nacional catalana, euskaraz: Kataluniako nazio asanblada) barruan ere lan egiten du, soberanismo eta independentismo guztia batzen duen nazio asanblan.

2016ko ekainaren 12an bere nazio batzarra ospatu zuten eta egun bereko arratsaldean "ezker katalanen itun abertzalea" deituriko akordioa proposatu zuen ekitaldi politiko batean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1.  «Neix "Poble Lliure", la nova organització estratègica de l'esquerra independentista». llibertat.cat, 30-11-2014. [Consulta: 7 desembre 2014].
  2.  «Poble Lliure: 'No podem renunciar a l'alliberament social i nacional dels Països Catalans'». llibertat.cat, 07-12-2014. [Consulta: 7 desembre 2014].
  3.  «Poble Lliure i Endavant: dues visions d’articular la unitat popular». directa.cat, 03-12-2014. [Consulta: 7 desembre 2014

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]