Plácido Domingo
Plácido Domingo Embil (Madril, Espainia, 1941eko urtarrilaren 21a) XX. mendearen bigarren erdiko tenorrik ospetsuenetakoa da. Ahots ozenaz gainera, antzerkirako dohaina ere badu. Hiru Tenorrak delako hirukoteko partaide izan zen, Josep Carrerasekin eta Luciano Pavarottirekin batera.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama, Pepita Enbil, euskalduna zuen, Getariako (Gipuzkoa) Enbildarren etxean jaioa. Aita Plácido Domingo Ferrer kantaria zen ere bai. Mexikon piano ikasketak egin zituen. 1961ean abestu zuen lehenengo opera. 1962tik 1965era bitartean, Tel Aviveko Opera Nazionaleko abeslaria izan zen. 1965ean, New Yorkeko Operan abestu zuen; eta 1968an, New Yorkeko Metropolitan Opera's House antzokian (harrezkero, hango abeslari izan zen). Milango Scala antzokian 1969an abestu zuen lehenengoz.
Disko asko argitaratu ditu, eta opera filmetan parte hartu du; era berean, operako zuzendaritza lanetan jardun du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plácido Domingo |
- (Ingelesez) Plácido Domingoren webgune ofiziala
- 1941eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Madrildarrak
- 1970eko hamarkadako abeslariak
- 1980ko hamarkadako abeslariak
- 1990eko hamarkadako abeslariak
- 2000ko hamarkadako abeslariak
- Tenorrak
- Espainiako opera abeslariak
- Eusko-espainiarrak
- Arteetako Asturiasko Printzesa saridunak
- Grammy saridunak
- Ohorezko Legioko komandanteak
- Arteetako Wolf Saridunak
- Espainiako orkestra-zuzendariak
- San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren akademikoak
- Kennedy Sarien irabazleak