Edukira joan

Pierre Choderlos de Laclos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Choderlos de Laclos

Bizitza
JaiotzaAmiens1741eko urriaren 18a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaTarento1803ko irailaren 5a (61 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: disenteria
malaria
Familia
Ezkontidea(k)Marie Soulange Duperré (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, asmatzailea, eleberrigilea, ofizierra, prosalaria, kazetaria eta goi-funtzionarioa
Lan nabarmenak
KidetzaAcadémie des belles-lettres, sciences et arts de La Rochelle (en) Itzuli
Genero artistikoagutun eleberria
Graduajeneral

IMDB: nm0480166 IBDB: 72957
Musicbrainz: 44eee1f9-534e-4b64-abba-3dbe4ba88674 Find a Grave: 10210819 Edit the value on Wikidata

Pierre Ambroise François Choderlos de Laclos  (Amiens, 1741eko urriaren 18a - Tarento, 1803ko irailaren 5a) frantziar idazle eta militarra izan zen. Bere ametsetako egitasmoa, berak horrela adierazi baitzuen, ohikotasunarekin apurtzen zuen (apurtuko zuen) idazlan polemiko bat sortzea zen, bera hil ondoren ere bazterrak nahasteko gai izango litzatekeen horietariko bat. 1782. urtean bere asmoa bete zuela esan daiteke, eleberri psikologikoaren aitzindari den Harreman arriskutsuak eleberria argitaratu zuenean.

Pierre Choderlos de Laclos 1741eko urriaren 18an jaio zen Amiensen. 1759an militar ikasketak hasi zituen. 1771an kapitain izendatu zuten, eta hamazazpi urtez gudarostean ibili zen, Frantziako Iraultzara arte. Artillari izateaz gain, denbora eskaintzen zion literaturari eta idazteari.

1778an, Frantziak Atlantikoko uharteak eta itsasbazterra gotortu behar izan zituen, ingelesen eraso arriskuari aurre egin ahal izateko. Horretarako, Laclos kapitaina deitu zuten 1779an Île-d'Aixeko gotorlekuko buruzagia izan zedin. Hala ere, inguru hartan ez ziren ingeles ontzirik ageri. Ondorioz, Laclosek idazten eman zituen han igarotako ordu luzeak: han izan zuten sorrera Harreman arriskutsuak (Les liaisons dangereuses) liburuko lehenengo gutunek.

1788an gudarostea aldi baterako utzi zuen eta politikari ekin zion. Orleanseko dukearen zerbitzura idazkari gisa hasi zen lanean, eta  Frantziako Iraultzan haren gerizan hartu zuen parte. 1789an Londresen erbesteratu behar izan zuen Orleanseko dukearekin eta 1790ean, Parisa itzulirik, jakobinoen klubean sartu zen.

1792an, armadan sartu zen berriz Errepublikarekin bat eginez eta, horrenbestez, Orleanseko dukearengandik urrundu zen. Izan ere, Gerra Ministerioko komisario izendatu zuten Errepublika gaztearen tropak antolatzeko ardura har zezan. Valmyko guduaren garaipenean parte hartu zuen.

1792an Orleanseko dukea diputatu hautatu zuten baina, monarkia berriro aginpidean jarri eta bera (dukea) errege izateko asmotan zebilela egotzirik, 1793ko azaroan hil zuten. Laclos ere arriskuan egon zen, izan ere, 1793an bi aldiz atxilotu zuten Orleanseko dukearen alde azpijokoan aritu zelakoan. Esaterako, Dumouriezen traizioan parte hartu ondoren (erregearen izenean gobernatzeko estatu kolpe bat), Maximiliano Robespierrek orleanista izanagatik atxilotu egin zuen.  Egoera hartan, Laclos heriotza zigorraren beldur izan zen, baina 1794an askatu egin zuten.

Horren ostean, gudarostean berriz sartzea eskatu zuen, baina ukatu zioten. Gudarostean sartzeko itxaroten zegoen bitartean, hipoteken idazkari nagusi izan zen, eta 1795an oroitidazki batzuk idatzi zituen: De la Guerre et de la Paix. Gudarostean berriz onartu zuten eta 1800ean Napoleon Bonapartek artilleriako jeneral izendatu eta Rhineko gudarostera bidali zuen. Gero Italian borrokatu zen, eta 1803ko irailaren 5ean hil zen Tarenton, Napoli inguruan, disenteriak eta malariak jota.

  • Ernestine (1776)
  • Les Liaisons dangereuses (1782)
  • De l'éducation des femmes (1783)
  • Intructions aux assemblées de bailliage (1789)
  • Journal des amis de la Constitution (1790–1791)
  • De la guerre et de la paix (1795)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]