Pfizer
Pfizer, AEBetako multinazional bat da, medikuntza eta sendagai arloko produktuak ekoizlea. 1849an sortua, New York hirian egoitza nagusia du.
Pfizer sendagaiak eta txertoak garatzen eta fabrikatzen aritzen da. Pfizer Innovative Health (barne-medikuntzarako, onkologiarako, hanturarako eta immunologiarako eta kontsumitzaileari arreta medikoa emateko sendagaien eta txertoen garapenean eta merkaturatzean bideratua) eta Pfizer Essential Health (sendagai generikoen, produktu injektagarri esterilen, bioantzekoen eta markako produktu hautatuen garapenean eta horniduran inplikatua) segmentuen bidez jarduten du.
Enpresa 1849an sortu zuten Brooklynen kokatutako Charles Pfizer eta Charles F. Erhart lehengusu alemaniarrek. Haien lehen produktua santonina izan zen, zizareen familiako "bizkarroi" mota jakin bati aurre egiteko tratamendua. Santoninaren farmazia-merkatuan izandako arrakastari esker, hamar urte baino gutxiagoan Pfizerrek beste produktu kimiko eta prestakin mediko batzuk ekoiztea ahalbidetu zuen, honako hauek nabarmenduz: boraxa, kanforra eta iodoa.
1880an azido zitrikoa fabrikatzeari ekin zion, eta bere produkturik garrantzitsuena bihurtu zen. 1942an Pfizer izan zen penizilina eskala industrialean ekoizten lehena, eta 1950ean terramizina izan zen Pfizer izenarekin jendearengana iristen zen lehen produktua. 1998an Viagra merkaturatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)