Passarowitzeko ituna
Passarowitzeko ituna | |
---|---|
Mota | bake itun |
Data | 1718ko uztailaren 21a |
Kokaleku | Požarevac (en) |
Parte-hartzaileak | |
Passarowitz-eko Ituna 1718ko uztailaren 21ean sinatu zen eta 1716-1718 bitarteko Gerra Austro-turkiarraren amaiera ekarri zuen.
Britainia Handiko Erresumaren eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren bitartekaritza medio, Austriako enperadorea, Veneziako Errepublikaren eta Otomandar Inperioaren ordezkariak Passarowitzen (Poéarevac hungarieraz), Belgradeko hego-ekialdean, juntatu ziren 1718ko maiatzean gerrari amaiera emango zion ituna negoziatzera[1][2].
Xehetasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Passarowitzeko Itunaren bidez, Veneziak Dalmaziaren, Joniar uharteen, Préveza eta Arta hirien eta Imotski eta Vrgorac (Split konderria) gotorlekuen jabetza berretsi zuen; baina Morea, Kretako bere atzen jabetzak (Suda eta Spinalonga) eta Tinos eta Egina irlak galdu zituen.
Enperadoreak konkistatutako lurrak atxiki zituen: Temeswarko Banata, Valakiako Printzerriaren mendebaldea (Oltenia) eta Belgraden inguruko lurralde zabala eta Serbiako iparraldea. Bosnian eta Kroazian Sava ibaia eta Una ibaia usatu ziren inperioaren mugak ezartzeko.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondorioz, Balkanetan eta Danubioaren ingurko eskualdetaan Austriaren nagusitasuna berretsi zen, eta bi mendetako turkiar hegemoniaren bukaera markatu zuen.
Halaber, itunak eskualdeko potentzien artean oreka iraunkor bat finkatzea ekarri zuen, XIX. mendera arte hautsi ez zena. Dena den, mugak aldaketa txiki bat izan zuten 1939ko Belgradeko itunaren bidez, Bosniako iparraldea, Belgradeko eremua eta Oltenia turkiarrei itzuli baitzitzaien.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Hochedlinger, Michael. (2003). Austria's wars of emergence 1683-1797. Pearson Education,, 195 or..
- ↑ Setton, Kenneth Meyer. (1991). Venice, Austria, and the Turks in the seventeenth century. the American philosophical society ISBN 978-0-87169-192-7. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).