Paspalum dilatatum
Paspalum dilatatum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Poales |
Familia | Poaceae |
Leinua | Paniceae |
Generoa | Paspalum |
Espeziea | Paspalum dilatatum |
Paspalum dilatatum Poaceae familiako landare belarkara da, Brasilen eta Argentinan jatorria badu ere mundu osoan naturalizaturik dagoena[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare belarkara iraunkorra da, sustrai sakonak dituena eta 0,6-1,7 metro arteko altuera hartzen duena eta sasi sendoak osatzen dituena.
2-9 buru estu eta luzeetan ditu infloreszentziak[1]. Lore oso txikiek satzen dute, 2'8-3,5 mm ingurukoa bakoitza.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uztaila eta urria artean loratzen da eta hazi bidez ugaltzen da. Ardiek jaten badute errizomatik adaxka berriak luzatu ditzake[1].
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eremu hezeak atsegin ditu, 900 mm/urte baino gehiago jasotzen dutenak, horregatik eremu azpitropikaletan eta eremu epeletan ohiko landarea da. Uholde egoerak eta lehorraldiak ere nahiko ongi jasaten ditu eta ardiek jan ondoren ere ongi errekuperatzen da.
Animalientzako erakargarria eta nutritiboa da, ekoizpen handirik ez badu ere. Higaduraren aurka egiteko ere erabiltzen da[2]. Itsasoaren mailatik hasi eta 700 metrotako altuera artean landatzen da. Haren kabuz erreka ertzetan eta estuarioetan ezartzen da[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) invasorasenramales. (2019-07-30). «Una gramínea sudamericana» Invasoras en Ramales (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
- ↑ «Paspalum dilatatum Poir. (Munduko flora)» Pl@ntNet (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).