Pantografo
Itxura
Pantografoa jatorrizko marrazki edo irudi bat beste eskala batean kopiatzeko erabiltzen den tresna da, paralelogramoen ezaugarrietan oinarritua. Beso edo erregela giltzatu batzuek osatzen dute, paralelogramo baten gisan giltzaturik. Beso bat finko mantentzen da, eta beste bat abiapuntuko irudiaren gainean higitzen da; hala, hirugarren beso batean dagoen lapitz batek irudi hori bera handiago edo txikiago egiten du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.