Pan-STARRS
Pan-STARRS, zundaketa panoramikorako teleskopioa eta erantzun azkarreko sistema (ingelesez, Panoramic Survey Telescope and Rapid Response System), eremu zabal batean argazkiak ateratzen dituzten teleskopioen instalazio batentzako diseinu berritzaile bat da, honen bidez, zerua modu jarraian ikus daiteke. Hawaiiko unibertsitateko Astronomia Institutuan garatzen ari dira sistema hau.
Ispilu erlatiboki txikiak eta tamaina handiko kamera digitalak bateratuz, behaketa-sistema ekonomiko bat garatu du programa honek, zehazki, hilabetean hainbat aldiz ikusi daitekeen zeruko eremu guztiak behatzeko gai baita.
Sistema honen helburuetako bat Lurrera hurbiltzen diren kometa, asteroide, edo bestelako objektuak aurkitu eta aztertzea da, gure planetarentzat arriskutsuak izan daitezkeen edo ez jakiteko.
Programa honek aterako dituen argazki kopuru izugarria laguntza handikoa izango da beste edozein ikerketa zientifiko edo behaketa astronomikorentzat.
Aurkikuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarraian Pan-STARRSek 2010. urtetik (martxan jarri zen urtetik) egin dituen aurkikuntza nagusiak.
Izendapena | Aurkikuntza data | Gorputz mota |
---|---|---|
2010 ST3 | 2010eko irailaren 16 | Lur-Hurreko asteroidea. |
2012 GX17 | 2012ko apirilaren 14 | Neptunoren troiarra[Oharra 2] izateko hautagai bat.[1] |
2013 ND15 | 2013ko uztailaren 13 | Artizarraren troiar hau, mota honetako aurkitu den lehena da.[2] |
C/2011 L4 | 2011ko ekainaren 6 | Seguraski Oorten hodeiean sortu zen kometa bat.[3] |
PS1-10afx | 2010eko abuztuaren 31 | Hidrogeno gutxi duen supernoba berezi bat.[4] |
PS1-10jh | 2010eko maiatzaren 31 | Zulo beltz supermasibo bat.[5] |
P/2010 T2 | 2010eko urriaren 16 | Jupiterren familiako kometa bat.[6] |
P/2012 B1 | 2012ko urtarrilaren 25 | Pan-STARRSen aurkikuntza bat.[7] |
P/2012 T1 | 2012ko urriaren 6 | MBCs[Oharra 3] motako asteroide bat.[8] |
P/2013 R3 | 2013ko irailaren 15 | Hubble espazio teleskopioarekin bere deuseztapena ikusi zen kometa.[9] |
C/2014 S3 | 2014ko irailaren 22 | Kometa harritsu bat.[10] |
2014 YX49 | 2014ko abenduaren 26 | Uranoren troiar bat, mota honetako aurkitu den bigarren objektua.[11] |
SN 2008id | 2008ko azaroaren 3 | Supernoba bat.[12] |
(469219) 2016 HO3 | 2016ko apirilaren 27 | Lurraren kuasi-satelite egonkorrenetako bat.[13] |
2016 UR36 | 2016ko urriaren 25 | Lurretik hurbil igaro zen asteroide bat.[14] |
C/2017 K2 | 2017ko maiatzaren 21 | Orbita hiperbolikoa duen kometa bat.[15] |
1I/2017 U1 ‘Oumuamua | 2017ko urriaren 19 | Izarrarteko aurkitu den lehen objektua.[16][Oharra 4] |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lurretik hurbil igarotzen diren asteroideak (ingelesez, Near-Earth object)
- ↑ Transneptunotar objektu bat da, zehazki Neptunoren troiarra.
- ↑ Ingelesez, Main-Belt comets (Gerriko nagusiko kometak).
- ↑ Izarrarteko objektu honi buruz badago artikulu bat euskarazko wikipedian: 1I/ʻOumuamua. Bestalde, ingelesezko wikipedian ere aurki daiteke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ De la Fuente Marcos, Carlos (2012ko azaroa), ''Four temporary Neptune co-orbitals: (148975) 2001 XA255,(310071) 2010 KR59, (316179) 2010 EN65 and 2012 GX17''
- ↑ De la Fuente Marcos, Raul: (2014ko apirila) ''Asteroid 2013 ND15, Trojan companion to Venus''.
- ↑ Hawaiiko unibertsitatea, 2011ko ekainaren 16an: ''Pan-STARRS Telescope Finds New Distant Comet''.
- ↑ Chornock, Ryan: ''Discovery of a New Type of Superluminous Supernova''.
- ↑ Gezari, S. (2012): ''An ultraviolet-optical flare from the tidal disruption of a helium-rich stellar core''.
- ↑ Azken aurkikuntzak (Urriaren 12-18).
- ↑ MPEC 2014-T44 : OBSERVATIONS AND ORBITS OF COMETS. Minor Planet Centerren IAU bat.
- ↑ Hsieh, Henry H. (2013): ''Main-Belt Comet P/2012 T1 (PANSTARRS)''.
- ↑ Hubble espazio-teleskopioa (NASA) 2014ko martxoaren 6a.
- ↑ ''First Observations of the Surfaces of Objects from the Oort Cloud'' Hawaiiko unibertsitatea, 2014ko azaroaren 10.
- ↑ De la Fuente Marcos, Carlos eta De la Fuente Marcos, Raul (2017ko maiatzaren 15): ''Asteroid 2014 YX49: a large transient Trojan of Uranus''.
- ↑ ''Pan-STARRS' first supernova'' Hawaiiko unibertsitatea, 2016ko maiatzaren 5.
- ↑ De la Fuente Marcos, Carlos eta De la fuente Marcos, Raul (2016): ''Asteroid (469219) 2016 HO3, the smallest and closest Earth quasi-satellite''
- ↑ MacDonald, Fiona (2016ko urriaren 30): ''NASA's New Warning System Has Spotted an Incoming Asteroid''.
- ↑ Jewitt, David (2017ko urriaren 1): ''A Comet Active Beyond the Crystallization Zone''.
- ↑ Timmer, John (2017ko azaroaren 20): ''First-known interstellar visitor is a bizarre, cigar-shaped asteroid''.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pan-STARRS sistemaren webgunea. (Ingelesez)
- Pan-STARRS sistemari buruzko fitxategia. (Ingelesez)