Edukira joan

POP

Wikipedia, Entziklopedia askea

POP protokoloak ingelesetik hartzen du izena Post Office Protocol (Posta Bulegoko Protokoloaa).

TCP/IP lotura bat erabiliz, bezero batek bere posta zerbitzaritik posta elektronikoa jasotzeko, Internet estandarreko aplikazio geruzako protokolo bat da.

POP eta POP2 protokoloak zaharkiturik geratu dira, POP3 agerpenarekin batera. Gaur egun, POP protokoloari buruz ari garenean, POP3z ari gara. Hau 1939 RFCan definitzen da.

Normalean 110. portua erabiltzen du.

Protokolo honek sarrerako ontzi bakarra onartzen du. IMAP protokoloak aldiz, karpeta ugari gorde ditzake. Hala ere, egoerarik gabeko protokoloa izateagatik, POP3 inplementatzeko errazagoa da.

POP3 protokoloak hiru fase ditu: 1. eskumena ematea (sartu erabiltzailea + pasahitza), 2. transakzioa (mezuak jaso, igorri, ezabatu...) eta 3. eguneratzea.

  1. Lehendabizikoan erabiltzaileak bere izena (edo goitizena) eta pasahitza bidaltzen ditu.
  2. Transakzioak dirauen bitartean erabiltzaileak posta mezuak jasotzen ditu eta ezabatu nahi dituenak markatzen ditu.
  3. Eguneratzea erabiltzaileak sesioa amaitzean gertatzen da. Orduan, ezabatzeko markatutako mezuak ezabatu egingo dira, eta, erabiltzaileak horrela hautatuz gero, zaborrontzikoak ere bai.

Lan egiteko dituen erak download & delete (jaitsi eta ezabatu) eta download & keep (jaitsi eta mantendu) dira. Jokabide bat edo bestea aukeratuko da erabiltzailearen beharren arabera.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • RFC 1939 - "Post Office Protocol - Version 3"