Edukira joan

Ortuellako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ortuella
Hurrengo trenak
Geltokiko eraikina
Map
Lineak
« Gallarta    Sg. Familia »
Kokapena
HelbideaGeltoki hiribidea, 93; 48530
UdalerriaOrtuella,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13504
Gunea2. gunea
Irekiera1933ko uztailaren 16a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
Zerbitzuak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak3
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Muskiz
BizkaibusA3336  Muskiz Bilbo (Ortuellatik)
 Eskema

Ortuella Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geltoki bat da, Ortuella udalerrian kokatuta dagoena.

Geltokiaren eraikina 1892 urtean eraiki zen[1]. Geltokia 1933ko uztailaren 16an ireki zen.

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[2]

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide ez irisgarria  Geltoki hiribidea, 168
  • Eskailera bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria  Geltoki hiribidea, 110

Irisgarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, nasa eta trenaren arteko tartea eta nasen arteko ibilbidea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garraioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea» eta «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ez du nasa batetik bestera ibiltzeko elementu mekaniko edota eraikuntza elementurik, eskaileradun lurpeko pasabidea zeharkatu behar da eta».[3]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Geltoki hiribidea, 168 Sarbide irisgarria 
Geltoki hiribidea, 110 Sarbide ez irisgarria 
Nasak 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
Trenak 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 

Eraikina 1892 urtean eraiki zuten, nahiz eta geltokia 1933ko uztailaren 16an inauguratu, Bilbo-Muskiz burdinbide Barakaldotik Muskizera tartea irekitzearekin batera.[4][5]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[6]

Ortuella udalerriaren mendebaldean kokatzen da, Geltoki etorbidean eta Ekainak 28 parkearen (Geltoki parkea izena zuena 2018ra arte[7]) aurrean. Bidaiarientzako eraikinak leihatiladun txarteldegiak (gaur egun erabilerarik gabekoak), txartel salmenta eta balioztatze makinak jasotzen ditu. Hiru trenbide ditu, eta horietatik bidaiarientzako zerbitzua bitan eskaintzen da, hirugarren trenbidea trenak baztertzeko erabiltzen den bitartean. Bi nasa ditu, bata albokoa eta bestea zentrala, biak markesinaz hornituta. Nasen arteko aldaketa trenbideak azpitik zeharkatzen dituen tunela erabilita egiten da, eta horretarako eskailerak daude. Geltokian trenak gurutzatzen dira.

2021ean fatxada eta estalkia birgaitu zituen Adifek, eraikinaren egoera zertxobait hobetuz.

Eraikinaren kanpoko aldea, konponketaren ostean.

Aldiriko trenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
 C-2 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoGalindoTrapagaTrapagaranUriosteSagrada FamiliaOrtuellaGallartaPutxeta Muskiz

Hiriarteko autobusa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Babestutako ondasun eta eremuen katalogoa. , 26. or..
  2. EuroFerroviarios. «Ortuella (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  3. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Ortuella. (Noiz kontsultatua: 2018-06-30).
  4. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Trianoko burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  5. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Bilbotik Portugalete eta Muskizera» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  6. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
  7. (Gaztelaniaz) «El lunes arrancan las obras para cubrir el parque Otxartaga de Ortuella» El Correo 2018-03-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gallarta Ortuella Sagrada Familia
Muskiz Bilbo–Abando