Orri-onddo hankabeltz
Orri-onddo hankabeltza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tapinellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tapinella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tapinella atrotomentosa Šutara, 1992 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus atrotomentosus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Orri-onddo hankabeltza (Paxillus atrotomentosus) Paxillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Haragiaren gogortasunak eta zapore mingotsak janezina bihurtzen du. Toxikoa den susmoa ere badago.
Sinonimoa: Tapinella atrotomentosa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 20 cm arteko diametrokoa, batzuetan 30 cm-ra artekoa. Gaztetan ganbila, ondoren laua edo erdian hondoratuta, gehienetan eszentrikoa edo giltzurrun formakoa. Marroi-okre edo marroi ilun kolorekoa; euriarekin koloregabetu egiten da. Gainazala belusatua.
Orriak: Nahiko estu, zabalak, dekurrenteak, haragitik erraz bereiz daitezke, oinarrian elkarrekin lotuta, hauskorrak. Kolore okre-horixkakoak, zahartzean tanto marroiz zikinduak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: ilupaduna, kolore marroi-beltzaraneko estaldura lodi eta feltro itxurakoarekin. Sendoa eta zerbait eszentrikoa edo albo batera.
Haragia: Sendoa eta harroa, ertzetan horixka eta barrualdean zurixka. Usain ahula eta zapore mingotsa.[2]
Etimologia: Atrotomentosus epitetoa latinetik dator, “ater” = beltza, eta “tomentosus” = belusatua. Oinaren itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezin da jan gogorra eta mingotsa delako. Toxikoa ote den susmoa ere badago.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinaren estaldura belusatuak nahastezina egiten du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean, koniferoen motzondoetan eta sustraietan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako ekialdea.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 89 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 366 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 180 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 473 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..