Olive Dennis
Olive Dennis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chester, 1885eko azaroaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Baltimore, 1957ko azaroaren 5a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Goucher College (en) Cornell Unibertsitatea Cornell University College of Engineering (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, ingeniari zibila, ingeniaria eta railway engineer (en) |
Enplegatzailea(k) | Baltimore and Ohio Railroad (en) |
Kidetza | Women's Engineering Society (en) |
Olive Wetzel Dennis (Thurlow, Pensilvania, 1885eko azaroaren 20a – Baltimore, Maryland, 1957ko azaroaren 5a) estatubatuar ingeniaria izan zen: Bere diseinu-berrikuntzek trenez egindako bidaien izaera aldatu zuten.[1][2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olive Wetzel Dennis Pensilvaniako Thurlow-en jaio zen 1885eko azaroaren 20an, eta Baltimoren hazi zen. 1908an Arteetan lizentziatu zen Goucher Collegen, eta Columbiako Unibertsitateko matematikako masterra egin zuen hurrengo urtean. Wisconsinen irakatsi ondoren, ingeniaritza zibila ikastea erabaki zuen eta Cornellgo Unibertsitatean ikasi zuen, titulua urte bakar batean lortuta.[4]
1920an, Cornellen Ingeniaritza Zibileko titulua lortu zuen bigarren emakumea izan zen. Urte horretan, Baltimore eta Ohio Railroad (B&O) AEBetako tren-konpainiak kontratatu zuen marrazkilari gisa zubiak diseinatzeko. Zubi horietako lehena Painesvillen, Ohion, izan zen.[5] Hurrengo urtean, Daniel Willard trenbideko lehendakariak zera pentsatu zuen, trenbideko bidaiarien erdiak emakumeak zirenez, emakume-ingeniari batek hobeto gobernatuko zuela zerbitzuan ingeniaritza hobetzeko lana. Dennis lehen "zerbitzu-ingeniaria" bihurtu zen B. & O.-k postua sortu zuenean. Kurt H. Debus ingeniaritzako historialariak Estatu Batuetako lehen "zerbitzu-ingeniari" gisa deskribatu zuen.[6] Aurrerago, B&Ok berrikuntza guztiak izango zituen tren oso bat diseinatzeko agindu zion Dennisi. Sharon Harwood historialariak Cincinnatian izeneko tren hori "the crowning glory of her career (bere karrerako puntu gorena)" hartu zuen. 1931n British Women's Engineering Societyko kide hautatu zuten. 1951n erretiratu zen, eta Estatu Batuetako Trenbide Ingeniaritzaren Elkarteko kide egin zuten lehen emakumea izan zen.[1][7]
Berrikuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dennisek bidaiarien trenetan sartu zituen berrikuntzen artean, honako hauek zeuden: bil zitezkeen eserlekuak; ibilgailuetako tapizeria erresistentea zikintzeko orduan; emakumeentzako jantzi-gela handiagoak, doako paperezko toalladunak, xaboi likidoarekin eta edateko edalontziekin; gauez moteldu edo indartu zitezkeen sabaiko argiak; banakako leihoetako haizebideak; berak patentatutako Dennis haizagailua, aire freskoa hartzen laguntzeko bidaiariei.[8] Beste tren-enpresa batzuek B&O Railroad imitatu egin zuten hurrengo urteetan; autobusek eta airelineek ere erosotasun-maila hobetu behar izan zuten trenekin lehiatzeko.
Haren ondarea, hau da, ekarri zituen berrikuntza eta erosotasunak, hein handi batean ezezaguna da trenbide-komunitatetik kanpo. Haren diseinu-patenteak trenbidearen bidez sinatu ziren, eta haren izena ez da agertzen Cincinnatian-en publizitate-materialetan, nahiz eta berak diseinatu zituen.[5]
Emakumearen ikuspegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Ez du axola zelako arrakasta izan dezakeen negozio batek", esan zuen, "emakumearen ikuspuntua ematen badu, arrakasta handiagoa izan dezake".[9] Aldaketak ez ziren nahikoak izan Estatu Batuetako bidaiarien trenbide-industria salbatzeko, baina Dennisek ingeniari tekniko gisa prestatutako emakume bidaiari gisa zuen aparteko ikuspegiak eragina izan zuen estatu mailako bidaia-industrian.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Current Biography 1941 yearbook, or. 220–221
- Sybil E. Hatch, Changing Our World: True Stories of Women Engineers (ASCE Publications, 2006)
- Marilyn Bailey Ogilvie and Joy Dorothy Harvey, ed., The Biographical Dictionary of Women in Science (Taylor & Francis, 2000)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b She took the pain out of the train Innovator: One of the first women to earn a Cornell engineering degree, Olive Dennis helped make rail travel less complicated and more comfortable.. .
- ↑ OLIVE DENNIS FUNERAL SET. 7 de noviembre de 1957.
- ↑ «Olive Dennis, ingeniería, ergonomía y diseño sobre raíles | Ciencia y más» Mujeres con ciencia 15 de febrero de 2017.
- ↑ «Cornell Rewind: Phenomenal first women of engineering» Cornell Chronicle.
- ↑ a b Giaimo, Cara. (9 de abril de 2018). «The 'Lady Engineer' Who Took the Pain Out of the Train» Atlas Obscura.
- ↑ Marilyn Bailey Ogilvie, Ed., The Biographical Dictionary of Women in Science, p. 348.
- ↑ «The Woman Engineer» www2.theiet.org.
- ↑ Virgili, Universitat Rovira i. «Olive Dennis | Dones i Ciències | Año de las Mujeres y las Ciencias | Observatorio de la Igualdad | Universidad responsable | Vida en el campus» Universitat Rovira i Virgili.
- ↑ Hatch, Changing Our World, p. 93.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olive Dennis - Engineer Girl
- Olive W. Dennis - B&O Railroad Museum
- Olive Dennis - Engineers of the Past profile
- Goucher College and Olive Dennis Wayback Machinen 2012ko maiatzaren 26an artxibatua.