Edukira joan

Olatz Arregui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olatz Arregui

Bizitza
JaiotzaDonostia1999ko apirilaren 30a (25 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria eta piraguista
Artikulu hau piraguistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olatz Arregi Uriarte».

Olatz Arregui (Donostia, 1999ko apirilaren 30a) eslalon modalitatean piraguismoan lehiatzen den kirolaria da. Zilarrezko domina irabazi zuen 2023ko Eslalongo Munduko Piraguismo Txapelketan, taldeko K1 proban..[1][2]

Atletico San Sebastianen egin zituen lehen urratsak piraguismoan Olatzek, beste hainbat kirolekin batera, baina, batez ere, piraguismoak erakarri zuen, eta betiko kateatu zen harekin.

12 urterekin hasten zara, ondoren lehiatzeari ekiten diozu, eta pixkanaka-pixkanaka, gora egiten joaten zara. Gazte mailan selekzioarekin aritzen nintzen, baina ez nuen benetan erabakirik hartu 2018ra arte. Nagusien mailan benetako aurrerapausoa eman behar nuela pentsatu nuen, eta profesional ibilbideari ekin nion

Olatz Arregi piraguistak 2023ko irailean Munduko Txapelketan zilarrezko domina irabazi ostean, hurrengo erronka Parisko Olinpiar Jokoetan egoteko sailkapen probetan jarri zuen. Lekua lortzea du helburu.[3]

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduko lehiaketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2023 Londres zilarra K1 taldeka

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Olatz Arregui». basqueteam.eus (Ingelesez).
  2. «Olatz Arregui» en CanoeResults.eu (Ingelesez).
  3. Uralde, Pettan. (2023-10-02). «Esfortzuarekin konprometituta» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]