Odoluste (tratamendu medikoa)
Odoluste (tratamendu medikoa) | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | phlebotomy (en) |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D001815 |
Odolustea[1] edo odol-ateratzea[2] odol-kantitate jakin bat ateratzean datzan prozedura da; bereziki, odol-hodi bat ebakiz egiten dena. Organo edo aparatu baten kongestioa arintzeko edo toxikoak nahiz pozoiak kanporatzeko metodo usua zen garai batean.[3]
Odolusteak, mediku batek edo izainen bidez eginak izan, antzinako medikuntza-sistema batean oinarritzen ziren, non odola eta gorputzeko beste jariakin batzuk osasuna mantentzeko oreka egokian egon behar zuten "humoretzat" hartzen zituzten. Esaten denez, kirurgialariek antzinarotik XIX. mendearen amaierara arte egin duten praktika mediko ohikoena izan da, 2.000 urte baino gehiago,[4] arriskuak eta ia beti sendatzeko eraginik ez izan arren. Europan, praktikak nahiko arrunta izaten jarraitu zuen XVIII. mendearen amaierara arte.[5] Gaur egun, medikuntza modernoak praktika utzi du baldintza mediko guztietarako, oso espezifiko batzuetarako izan ezik.[6] Uler daiteke historikoki, hipertentsiorako beste tratamendurik ezean, odol-jarioak batzuetan eragin onuragarria izan zuela presio arterialaren aldi baterako murrizketan, odol-bolumena murriztean.[7] Hala ere, hipertentsioa sintomarik gabekoa denez eta, beraz, metodo modernorik gabe diagnostikatu ezin daitekeenez, efektu hori ziurrenik ez zen nahita eragindakoa izango. Kasu gehienetan, odolustearen erabilera historikoa kaltegarria izan zen pazienteentzat.[8]
Gaur egun, flebotomia terminoak laborategiko analisietarako edo sangre-transfusiorako odola ateratzea da.[9] Flebotomia terapeutikoa odol-unitate baten erauzketari dagokio kasu espezifiko batzuetan, hala nola hemokromatosian, polizitemia veran, larruazaleko porfiria berantiarrean eta abarretan, globulu gorrien kantitatea murrizteko.[10][11] Odolustearen praktika mediko tradizionala gaur egun pseudozientziatzat hartzen dugu.[12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
- ↑ Elhuyar Hiztegia
- ↑ Euskalterm: [Albaitaritza Hiztegia] [2018]
- ↑ (Ingelesez) Bloodletting. British Science Museum.
- ↑ B.) Anderson, Julie, Emm Barnes, and Enna Shackleton. "The Art of Medicine: Over 2,000 Years of Images and Imagination [Hardcover]." The Art of Medicine: Over 2, 000 Years of Images and Imagination: Julie Anderson, Emm Barnes, Emma Shackleton: ISBN 978-0226749365: The Ilex Press Limited, 2013.
- ↑ (Ingelesez) Mestel, Rosie. (2001-8-6). «Modern Bloodletting and Leeches» Los Angeles Times.
- ↑ (Ingelesez) Seigworth, Gilbert R.. (1980). «Bloodletting Over the Centuries» New York State Journal of Medicine (PBS) 80 (13): 2022–8. PMID 7010241..
- ↑ (Ingelesez) «Why fair tests are needed» jameslindlibrary.org.
- ↑ (Ingelesez) Phlebotomy (book). Bonnie K. Davis ISBN 978-0-7668-2518-5..
- ↑ (Ingelesez) James C. Barton, M.D, ed. The Basis of Therapeutic Phlebotomy. .
- ↑ (Ingelesez) Therapeutic Phlebotomy. .
- ↑ (Ingelesez) Williams, William F.. (2013). Encyclopedia of Pseudoscience: From Alien Abductions to Zone Therapy. Routledge ISBN 978-1135955298..