Nortasun Agiri Nazionala (Espainia)
Itxura
- Artikulu hau Espainiako agiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nortasun Agiri Nazionala».
Espainian, Nortasun Agiri Nazionala (NAN) titularra benetan nor den egiaztatzen duen agiri publikoa da, pertsonaren nortasunari buruzko egiaztagiri osoa. Espainian, nahitaezkoa, pertsonala eta besterendu ezina da.[1] 2006ko martxotik aurrera, elektronikoa da. Polikarbonatozko txartel bat da, informazio digitala daukan txip bat daramana eta normalean erabiltzen diren kreditu-txartelen neurri beretakoa.[2] Nahitaezkoa da 14 urtetik aurrera, baina adingabea Erregistro Zibilean inskribatzen denetik eska daiteke. 2015eko urrian 44 milioi NAN elektroniko baino gehiago egin dituzte Espainian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2007]
- ↑ (Gaztelaniaz) Espainiako Polizia Nazionala. Descripción DNI 3.0. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |