Edukira joan

Ninfa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ninfak eta Satiro, William-Adolphe Bouguereauren margolana (1873)

Ninfak (antzinako grezieraz: νύμφα) edo andderusak maila apaleko jainkosak ziren, iturri, ibai, baso edo mendietan bizi zena. Ninfek zelaien, basoen eta, oro har, izadiaren emankortasuna irudikatzen zuten.

Homeroren poemen arabera Zeusen alabak ziren. Haitzuloetan bizi ziren eta hilkorrak izanik ere, guztiz bizialdi luzea zuten.

Jainkosa nagusien laguntzaileak ziren (Artemisarenak bereziki), eta goragoko maila bateko beste ninfen zerbitzuan ere izaten ziren (Kalipsorenak edo Zirtzerenak esaterako). Oro har, ez ziren gizonen etsai. Bestalde, amodioarekin zerikusia duten mito askotan azaldu ohi dira Pan edo Priapo jainkoen edo satiroen maitale gisa, nahiz eta Zeus, Apolo, Hermes eta beste askorekin ere harremanak izan zituzten. Bizi-ingurunearen arabera, mota anitzetakoak ziren: ozeanidak itsas zabaleko ninfak ziren; nereidak edo itsaso bareko ninfak; oreadak, mendikoak eta haitzuloetakoak; alseidak, arboladietakoak, etab.

Opus sectilen IV. mendean egindako irudia: Ninfak Hylas bahitzen. Erromako Giunio Basso basilikan zoruan dauden mosaikotako bat da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]