Edukira joan

Niccolò dell'Abbate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Niccolò dell'Abbate
Bizitza
JaiotzaModena, 1512
Herrialdea Frantzia
BizilekuaFrantzia
HeriotzaFontainebleau, 1571 (58/59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista bisuala
Lan nabarmenak
InfluentziakIl Correggio, Dosso Dossi eta Parmigianino
MugimenduaFontainebleauko eskola

Discogs: 2936501 Edit the value on Wikidata
NdellAbateViennaportrait

Niccoló edo Nicoló dell 'Abbate (Modena; 1509 edo 1512 - Fontainebleau; 1571), italiar margolari manierista eta dekoratzailea izan zen, Emiliako Eskolan hezia eta Fontainebleaukoan parte hartu zuena.

Italiako Modena hirian jaio zen, eta Pietro Paolo Dell 'Abbate eskultorearen semea izan zen.

Bere ikasketa Antonio Begarelli eskultorearen lantegian hasi zuen, eta aurreneko eraginak Ferrarako Eskolako margolariak izan ziren: Benvenuto Tisi da Garofalo eta Dosso Dossi. Bere lehen lan dokumentatua, Alberto Fontanarekin elkarlanean, Modenako 'Beccherie'ren apainketa izan zen 1537an.

Garaian modan zeuden gai mitologikoetan espezializatu zen, eta ildo horretako fresko handiak sortu zituen. Horien adibide dira Boiardo kondeen jabetzakoak ziren Palazzo dei Beccherien (1537) edo Rocca de Scandianon topa ditzakegunak. Garai honetakoa da, baita ere, Herkulesen Aretoa, Rocca dei Meli Lupin, eta, beharbada, Casotti Jauregian dauden freskoak. 1546an, Modenako Palazio Komunaleko 'Fuocoren Aretoa' margotu zuen erromatar historiako pasarteekin. 1545 eta 1547 artean, bere jaioterriko San Pedro elizarako Bigarren Mundu Gerran suntsitutako 'San Petri eta San Pauloren martirioa' lana egin zuen.

1574an Boloniara joanda, bere estiloa, garaiko maisu handien eraginez garatzen joan zen, hala nola Antonio Allegri da Correggio eta Parmigianino. Parmigianinoren izena Niccolórenarekin batera elkartua agertzen da Vienako Artearen Historiaren Museoan. Hiri horretan, bere obraren zatirik handienak ehiza-pasarteak, maitasunezkoak eta eszena aristokratikoak deskribatzen zituen, askotan istorio mitologikoekin batera. Une honetan apaindu zuen 'Palazzo Poggi', eta Modenatik gertu dagoen Dukearen Jauregian (Sassuolo) 'Orlando Furioso' lanean inspiratutako fresko batzuk egin zituen.

1552an Nicoló Frantziara joan zen, eta Fontainebleauko gazteluan lan egin zuen, Francesco Primaticciok zuzendutako dekorazio taldeko kide izanik. Primaticciorekin elkarlanean dantza-aretoa (1554) eta 'Ulisesen Galeria' margotu zituen 1559 eta 1560 bitartean; azken honen horma-irudiak XVIII. mendean suntsituak izan ziren, baina Theodor van Thuldenen irarlanei esker ezagutzen dira.

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]