Nekazarien ezkontza
Nekazarien ezkontza De Boerenbruiloft' | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Pieter Bruegel Zaharra |
Sorrera-urtea | 1568 |
Izenburua | Bauernhochzeit |
Mugimendua | Northern Renaissance (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta oak panel (en) |
Dimentsioak | 113 () × 164 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 42D25 |
Kokapena | |
Lekua | Kunsthistorisches Museum Q820370 |
Bilduma | Kunsthistorisches Museum |
Inbentarioa | GG_1027 |
Jabea | Archduke Ernest of Austria (en) eta Archduke Leopold Wilhelm of Austria (en) |
Nekazarien ezkontza (neerlanderaz, De Boerenbruiloft) Pieter Brueghel Zaharraren margolan ezaguna da. Gaur egun Vienako Kunsthistorisches Museumen dago.[1] Taula gainean egindako olioa da, 1568an egina hain zuzen. Garaiko nekazarien ohiturak jasotzen dituzten genero eszenen artean kokatu behar da. Bruegelek bere koadroetan herritarren bizimodua azaldu zuen, lana, jokoak eta borrokak, betiere ondo nabarmenduriko ikuspegi batean kokatua.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazari inguruko eszena bat erakusten digu margolan honek. Mandio batean ezkontza bat ospatzen ari da eta bazkaria ikusten dugu. Ezkonberriak ez dira oso ageri agertzen: emakumea nolabait atzean oihal batez markaturik dagoenez bai, baina senarra ez da hain garbi ikusten; izan daiteke beltzez jantzita atzera eginda pitxer batetik edaten ari den gizona izan daiteke, irudi handienaren ezkerrean.
Nekazari talde bat mahai batzuen inguruan daude. Beste batzuk zerbitzari lanak ari dira egiten. Azken horiek oinarik gabeko mahai baten gainean zerbitzan ari diren platerak daramatzate. Bi gaita-jotzaile pijpzak jotzen ikusten dira ere, giroa alaitzen. Lehen planoan haur batek platera miazkatzen ari da. Janari nagusiak ogia, zopa eta ahiak dira.
Horman bi galburu eta arrastelu bat ikusten dira, nekazarien lan gogorraren sinboloak.
Margolanak festaren giroa ondo azaltzen du baina, hala ere, aurpegiek ez dute poztasun handirik azaltzen. Atzean, atean, mugimendu handia ikusten da eta han biltzen dira margolanaren pertsona gehienak. Edariek protagonismo handia dute: pitxerrak nonnahi ikusten dira eta jende asko gogoz ari da edaten.
Parodiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolana hain ezaguna izanik, askotan parodiatua izan da. Adibidez, Asterix Belgikan komikian agertzen da.[2]