Neferneferura
Neferneferura | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tell al-Amarna, ? |
Herrialdea | Antzinako Egipto |
Heriotza | Tell al-Amarna, ? ( urte) |
Familia | |
Aita | Akenaton |
Ama | Nefertiti |
Haurrideak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Neferneferura (Raren ederrena), Akenaton faraoiak eta bere Errege Emazte Handia zen Nefertitik izandako sei alabetatik bosgarrena izan zen. Bere ahizpa nagusien kasuan ez bezala, bere izenak ez du Aton jainkoaren aipamen txikienik ere egiten, baizik eta Ra jainkoarena, Akenaton faraoiak hedatu nahi izan zuen Aton jainkoarena gurtzan gira bat bezala ikusi nahi izan dena.
Lau ahizpa nagusi zituen, Meketaton, Meritaton, Ankesenamon eta Neferneferuaton-Tasherit, gaita ahizpa txiki bat ere, Setepenra izenekoa.
Beranduen ere, bere aitaren erregealdiko 10. urtean jaio zen, baina ez da noiz hil zen ezagutzen. Egia esan, apenas ezagutzen da ezer errege printzesei buruz, eta, itxuraz, euren aita hil ondoren bizirik jarraitu zuen bakarrak alaba nagusia zen Meritaton eta hirugarrena zen Ankesenamon izan ziren. Hala ere, harritzekoa da Akenatonen erregealdiko 14. eta 17. urte bitartean faraoiaren sei alaban erabat desagertu izana, guztiak oraindik oso adin txikikoak, izurriteren bat edo konspirazio krudelen baten ondorio izan zitekeela pentsarazi duena.
Neferneferuraren izena Tutankamon faraoiaren hilobia agertzen da, baina ez da ezagutzen printzesa honek garai horretaraino bizirik iraun zuen ala familiako oroitzapen bat baina ez zen. Uste denez, hil zen garaian Tell al-Amarnako nekropolian berarentzako soilik izango zen hilobi bat zulatzen hasi ziren. Data, beste behin ere, ezagutzeke dago.