Navajo
Navajo | |
---|---|
Navajoak | |
Biztanleak guztira | |
300.048[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Ameriketako Estatu Batuak: Arizona, Mexiko Berria, Utah | |
Hizkuntza | |
navajo, ingeles | |
Erlijioa | |
Kristautasuna, sinismen tradizionalak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Apatxe |
Navajoak[2] (beren hizkuntzan euren buruari dineh deitzen diete, hots, "herria, populua") gaur egun Estatu Batuetan bizi den amerindiar herririk jendetsuena da, denera 300.000 pertsona baitira. Estatu Batuetako hego-mendebaldean bizi dira, Arizona, Mexiko Berria, Utah eta Colorado estatuetan banaturik. Mexiko iparraldeko Chihuahua eta Sonora estatuetan ere 37 navajo bizi dira, denera 60 klanetan.
Navajoak atapaskoen familiako apatxe hizkuntzaz mintzo dira. Navajoen artean oinordekotza amagandik alabagana izaten da. Trebeak dira eskulangintzan: oihalak, alfonbrak eta zilarrezko bitxiak egiten dituzte batez ere. Erlijiozko erritu eta ospakizunetan kolore anitzeko hareazko irudiak egiten dituzte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]900etik 1200 bitartean, Kanadako hegoaldetik Mexiko Berrira joan ziren apatxe taldeetan dute jatorria. Pixkanaka-pixkanaka apatxeengandik bereizi ziren. XVII. mendeaz geroztik, pueblo indiar herriaren eragina izan zuten, nekazari bilakatu ziren eta bizimodu ibiltaria utzi zuten. Abere hazkuntzan ere ari izan ziren. XVIII. mendean, hegoalderantz eta sartalderantz abiatu ziren eta gatazkak izan zituzten espainiar etxalde-jabeekin eta hopi eta zuñi amerindiar herriekin. 1863an, Kit Carsonek mendean hartu zituen, haien erreserbak suntsitu eta navajo asko eta asko Fort Summerren atxilotu zituen. 1868an sinatu zen bake-hitzarmenak Arizonara eta Mexiko Berrira itzultzeko aukera eman zien.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Donovan, Bill. "Census: Navajo enrollment tops 300,000." Navajo Times 2011-7-7
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Navajo herriaren webgunea (Ingelesez)