Edukira joan

Naufragios y comentarios

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urperaketak eta iruzkinak
Datuak
IdazleaÁlvar Núñez Cabeza de Vaca (1542ko urriak 6)
Argitaratze-data1542 (egutegi gregorianoa)
GeneroaBidai-liburua
Jatorrizko izenburuaRelación que dio Alvar Núñez Cabeza de Vaca de lo acaescido en las Indias en la armada donde iba por Gobernador Pánfilo de Narvaez
HizkuntzaGaztelania
HerrialdeaGaztelako Erresuma

Naufragios y comentarios (euskaraz: «Urperaketak eta iruzkinak») Álvar Núñez Cabeza de Vaca espainiar konkistatzaileak idatzitako bidai-liburua da. Pánfilo de Narváez kolonizatzaileak Kubatik Ipar Ameriketara gidatu zuen zorigaiztoko bidalditik bizirik atera zen bakarretakoa izan zen (1528-1529) eta egungo Mississippin, Arkansasen, Coloradon, Mexiko Berrian, Arizonan eta Kalifornian zortzi urte luzetan nora gabe ibili ondoren Mexikora iritsi zen (1536). Liburuan zortzi urte horietan bizi izandakoak kontatzen ditu. Esklabo, merkatari eta sendalari ibili zen lurralde horiek guztiak oinez zeharkatzen zituen bitartean Espainia Berriko Erregeorderrira berriro iritsi arte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]