Musselburgh
Musselburgh Baile nam Feusgan | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Ekialdeko Lothian |
Posta kodea | EH21 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°56′31″N 3°03′15″W / 55.9419°N 3.0542°W |
Azalera | 5,42 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 20.840 (2016) |
Dentsitatea | 3.845 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Rosignano Marittimo |
Musselburgh (Eskoziako gaeleraz: Baile nam Feusgan, Eskozia erdialdeko udalerria da, Ekialdeko Lothian eskualdeko herri handiena da, baina ez hiriburua. 2011ko erroldaren arabera 22.639 biztanle ditu.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musselburgh izenak "mariskoaren herria" esan nahi du.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edinburghetik 10 kilometro ekialdera dago eta honen eraginez bihurtu da eskualdeko herri handiena. Fortheko fiordoaren kostaldean kokaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarrak izan ziren Musselburgheko lehen biztanleak, K.o. 80 urtean gotorlekua eraiki baitzuten bertan. Esk ibaia zeharkatzen zuen zubia ere eraiki zuten eta 13 mende iraun zituen. Ondoren hainbat aldiz berreraikia izan da.
1315 urtean burgoa bihurtu zen, Edinburgh bera baino lehenago. 1332an Randolph, Morayko kondea, bertan hil zen gaixotasun luze baten ondoren. Herritarrek oso ondo zaindu zutenez, zintzoak zirela esan zuen eta hortik dator herriaren "Honestas" leloa.
Herriaren populazio hazkundea XX mendearen bigarren erdialdean gertatu zen. Edinburgh hiriburutik hain gertu egoteak eragin zuen hazkuntza hori. Hiriburuarekin batera Midlothian eskualdean zegoen baina 1975 urtean Ekialdeko Lothianen sartua izan zen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tolbooth
- Fa'side gaztelua
- Pinkie House
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tolbooth, udaletxe zaharra.
-
Pinkie House.
-
Musselburgheko museoa.
-
Newhailes jauregia.
-
Eliza episkopala.
-
Zubi erromatarra.
-
Hondartza.
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alexander II.a Eskoziakoa (1198-1249)
- John Knox (1513-1572), Eskoziako Erreforma Protestantearen bultzatzaile nagusia