Munduari bira 80 egunetan
Munduari bira 80 egunetan | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Jules Verne (1872) |
Argitaratze-data | 1871 eta 1873 |
Generoa | Abenturazko eleberria |
Jatorrizko izenburua | Le Tour du monde en quatre-vingts jours |
Hizkuntza | frantsesa |
Herrialdea | Frantzia |
Ilustratzailea | Alphonse de Neuville |
Bilduma | Voyages extraordinaires |
Euskaraz | |
Izenburua | Munduari bira 80 egunetan |
Itzultzailea | Manuel Arregi |
Argitaratze-data | 2000 |
Bilduma | Klasikoen kutxa |
Orrialdeak | 240 |
ISBN | 84-8331-674-9 |
Munduari bira 80 egunetan (jatorrizkoan, frantsesez: Le Tour du monde en quatre-vingts jours) Jules Verne idazle frantziarrak 1872an idatzitako abentura eleberria da.
Phileas Fogg ingelesaren istorioa kontatzen digu, diruduna eta Reform Clubeko kidea, honek apustua egiten du beste kideekin gai izango zela munduari bira emateko 80 egunetan.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Egun batean, Phileas Fogg protagonistak apustua egiten 80 egunetan gai izango zela munduari bira emateko. Fogg jauna, gizon zintzoa eta puntuala da eta bere maiordomoren laguntzarekin apustua gainditzea lortuko du.
Orduan Fogg eta Passeportout jauna (maiordomoa) bidaiatzeko prest zeuden, eta berarekin diru mordoa eramaten zuen, 100.000 libra. Baina Londresen, Fogg-en irteera baino lehen banku bat lapurtzen da, orduan Fix detektibea Fogg izan zela pentsatzen du bere berehalako irteera eta berarekin zeraman diru kopuru handia zela eta. Beraz, Fix bere bila joaten da harrapatzeko eta atxilotzeko. Baina Fixek ez zekiena, Fogg jauna munduari buelta ematen ari zela eta honi geldiarazteko egin behar dituen bidaia luzeak, bai itsasontziz edota trenez besteak beste.
Protagonista leku zoragarrietara bidaiatzen da, hala nola, India, Estatu Batuak, Singapur etab. Indian, bizitzako maitasuna aurkitzen du, Aouda izena zuen, hau hil zorian zegoela erreskatatu zuten, bere hilketa erreta izango zen alarguna zela eta, hilketa brahmanesek egindakoa zen, horrelakoa egiten zuten haien jainkoaren ohorez, bere jainkoak Kali izena zuen.
Azkenean Fix detektibeak harrapatzen du, honek bidaia osoan zehar jarraitzen du, harrapatzen bazuen ordainsaria izango zuelako. Bere bidaia ordu batzuk atzeratzen da, bere errugabetasuna frogatu eta gero aske uzten dute orduan apustua irabazteko itxaropena galtzen du. Baina hurrengo egunean bere maiordomoak esaten dio mundua ibili zutela baina honen errotazioaren alderantzizko norabidean, beraz egun bat geratzen zitzaion oraindik Ingalaterrara ailegatzeko eta apustua irabazteko.
Azkenean Reform Clubean aurkeztu zen bere dirua hartzeko, irabazi zuen eta, baina gehien irabazi esparruan maitasunean izan zen, ezkondu zelako eta bere bizitza aspergarria alaiagora pasatzera igaro zuelako.
Zinema eta telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Around the World in Eighty Days: 1956ean Michael Anderson eta John Farrowek zuzendu eta David Niven, Mario Moreno "Cantinflas", Robert Newton eta Shirley MacLaine aktoreek antzeztutako filma.
- Around the World in 80 Days (2004ko filma): Frank Coracik zuzendu eta Jackie Chan eta Steve Coogan aktoreek antzeztutako filma.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La vuelta al mundo de Willy Fog: 1983ko TVE espainiar telebista katean marrazki bizidun telesaila.
- Around the World in 80 Days (1989ko telesaila): 1989an Buzz Kulikek zuzendu eta Pierce Brosnan, Eric Idle, Julia Nickson eta Peter Ustinov aktoreek antzeztutako NBC estatubatuar kateko telesaila.
- Around the World in 80 Days (2021eko telesaila): 2021ean Ashley Pharoah eta Caleb Ransonek sortutako nazioarteko telesaila.