Muhammad Tawfiq
Itxura
Muhammad Tawfiq Paxa (arabieraz: محمد توفيق باشا, turkieraz: Muhammed Tevfik Paşa; Kairo, 1852 – Helwan, 1892ko urtarrilaren 7a) Egiptoko kedivea edo erregeordea izan zen. Turkiarrek bere aita Ismail Paxa kargutik kendu zutenean, Tawfiqek hartu zuen haren lekua (1879). 1881ean, mugimendu nazionalistako buru zen Arabi izendatu zuen Gerra ministro. 1882an, britainiarrek bere armadak garaitu, eta haien kontrola onartu behar izan zuen. 1884an, Sudanen zuen aginpidea galdu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muhammad Tawfiq |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.