Moon sistema
Moon sistema itsuentzat eginiko idazkera sistema da, itsuek irakurri eta idatzi ahal izan dezaten. Sistema honen aldekoek Braille baino errazago ulertzen dela diote. Moon sistema helduaroan ikusmena galdu duten eta dagoeneko letren forma ezagutzen duten pertsonen artean batez ere erabiltzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moon sistema William Moonek (1818-1894) garatu zuen. Escarlatina jota, 21 urterekin ikusmena galdu zuen eta ume itsuen irakasle bihurtu zen. Bere ikasleek lehendik zeuden idazketa-sistemak erabiliz irakurtzen ikasteko zailtasunak zituztela deskubritu eta bere sistema propioa asmatu zuen[1].
Moonek 1843an formulatu zituen bere ideiak lehen aldiz eta 1845ean argitaratu zuen eskema[2].
Printzipioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Braille letrak ez bezala, Moon letrak kurbek, angeluek eta lerroek osatzen dituzte. Alfabeto osoak bederatzi karaktere hainbat orientaziotan baino ez ditu. Zazpiehun karaktere inguru sartzen dira A4 orri batean.
Moon testuak prestatzea nahiko zaila denez, gaur egun ez da oso ezaguna. Orain laurehun bat lagunek erabiltzen dute, gehienak Erresuma Batuan bizi direnak. Herbehereetako eta Alemaniako zenbait hezkuntza-erakundetan ere irakasten da.
Hasiera | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
---|---|---|---|---|---|
6 | 7 | 8 | 9 | 0 | |
Beste hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ningbon, misiolari ingeles kristauek Moon sistema erabiltzen zuten itsuei irakurtzen irakasteko. Ningboko dialektoan hitz egiten zuten misiolariek «Adineko behartsuentzako etxea» zuzentzen zuten, non jende gehienak itsuak ziren. 1874an, misiolari ingeles batek gazte itsu bati Moon sisteman idatzitako ningboko dialektoa erromanizatua irakurtzen irakatsi zion. Orduan, Ebanjelioa Lukasen arabera bi liburuki handitan Moon sistemara transkribatu zen. Ebanjelioa Markoren arabera Moon sistemara transkribatu zen mandarinera erromanizatua erabiliz, baina tonu-markarik gabe[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Farrell, Gabriel. (1956). The Story of Blindness. Harvard University Press, 102 or..
- ↑ (Ingelesez) Stothert-Maurer, Molly; Arnott, Jennifer; Hale, Jennifer. (2016). «Read by Touch: Stewarding the Reading and Writing Collection at the Perkins School for the Blind» Preservation, Digital Technology & Culture 45 (1): 17-26. https://www.degruyter.com/document/doi/10.1515/pdtc-2015-0026/html.
- ↑ (Ingelesez) «The First Chinese Railway—China, Tientsin, and Kaiping Railway» Scientific American 27.