Edukira joan

Mohammed el-Kurd

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mohammed el-Kurd
Bizitza
JaiotzaJerusalem1998ko maiatzaren 15a (26 urte)
Herrialdea Palestina
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta kazetaria
Jasotako sariak

mohammedelkurd.com
IMDB: nm4822764 Twitter: m7mdkurd Instagram: mohammedelkurd Edit the value on Wikidata

Mohammed el-Kurd (arabieraz: محمد الكرد‎; Jerusalem, 1998ko maiatzaren 15a) Sheikh Jarrah, ekialdeko Jerusalem, auzoko idazle eta poeta palestinarra da. 2021eko Israel-Palestina krisia baino lehen, Amerikako Estatu Batuetan masterra egiten ari zen, baina Israelek Ekialdeko Jerusalemgo palestinarrak, tartean bere familia ere, etxetik bota zituela salatzeko itzuli zen. Mohammeden lanak trauma, desjabetzea, desplazamendua, garbiketa etnikoa, estatuaren indarkeria, islamofobia eta kolonizazioa aztertzen ditu, bai eta patriarkatua eta genero-arauak ere. Ingelesez idazten du, eta batez ere bere poesiak arreta mediatikoak piztu ditu, nazioarteko zenbait hedabidetan, hala nola The Huffington Post, The Guardian eta Al Jazeera.[1] [2]

2020tik aurrera, Mohammed eta bere ahizpa bikia, Muna el-Kurd, mundu mailako elkartasun mugimenduko pertsona garrantzitsu bihurtu ziren. Aktiboki erabili zituzten sare sozialetako plataformak, bereziki Instagramekoak, beren esperientziak partekatzeko eta palestinarrek Ekialdeko Jerusalemen dituzten erronken inguruan sentsibilizatzeko[3].

2021ean Time aldizkarian azaltzen duten bezala: "Duela hamarkada bat baino gehiagotik, el-Kurd familia, Sheikh Jarrah auzoko dozenaka bizilagunekin batera, borrokan ari da kolono israeldarrek beren etxeetatik nahitaez urruntzeko aukeraren aurka."

Kontrobersiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El-Kurdek bere poesian eta sare sozialetan tropo antisemitikoak erabiltzea leporatu diote.[4] Israel nazien erregimenarekin alderatu du eta bere poesian honako hau idatzi du: «(Haiek) zazpi hamarkadaren ostean martirien organoak erauzten dituzte, gudariak elikatuz guri esker[5]».

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Muna and Mohammed El-Kurd: The 100 Most Influential People of 2021» Time 2021-09-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  2. Winer, Stuart. (2022). The Times of Israel.
  3. (Ingelesez) «This Palestinian Writer Is Going Viral For Challenging US Coverage of Israel-Palestine» VICE 2021-05-12 (Noiz kontsultatua: 2024-10-26).
  4. (Ingelesez) Winer, Stuart. (2022-6-19). «Top German cultural institute revokes invitation to controversial Palestinian writer» Times of Israel.
  5. el-Kurd, Mohammed. (2024). Rifqa. Iruñea: Katakrak, 57 or. ISBN 978-84-16946-98-3..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mohammed el-Kurd-en webgunea