Miso zopa
Itxura
Miso zopa | |
---|---|
Eskualdea | Japonia |
Osagaiak | Salda (dashi), miso orea |
Miso zopa (japonieraz: 味噌汁 misoshiru ) japoniar gastronomiako funtsezko janaria da, arrozarekin batera. Osagai nagusia miso ore gazia da, hartzitutako soja haziz egiten dena.
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miso zopa prestatzeko miso orea, ura eta dashi arrain prestakina behar da. Gainera, beste osagai batzuk gehi dakioke, hala nola[1]:
- wakame alga lehortua, berridratatua eta laukitan moztua
- tofua
- txahalki egosia eta xafla finetan moztua
- tipulina
- etab.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazola erdi ur irakin. Beste osagaiak gehitu: wakame eta tofua, eta bertan dashia disolbatu. Tenperatura jaitsi pil-pila kendu arte. Orduan koilara bat edo bi miso gehitu, iritzira eta gutxinaka, nahasketak irekin ez dezan kontu izanez. Zerbitzatu[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Japonieraz) Miso online errezetak
- ↑ Megumi Yamaki, (Japonieraz) みそ汁の作り方, (Ingelesez) How to make miso soup, (Japonieraz) 和食の基本 (Ingelesez) Japanese recipes 60, ISBN 4-262-12916-0, p. 32