Edukira joan

Mikroformatu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mikroformatua (batzuetan μF edo uF laburtua) gizakiek irakurtzeko gai den baina makinek testu arrunta bezala erabiltzen duten edukiari esanahi semantikoa emateko modu bat da. HTML eta XHTML lengoaietan oinarritutako web orrialdeetan erabiltzeko pentsaturik dago. Modu honetan, makinek informazioa modu errazago batean maneiatu dezakete.

Mikroformatuak http://microformats.org webgunean zehazten eta mantentzen dituzte.

(X)HTML-en zehaztutako estandarrek edukiei esanahi semantikoa ematea ahalbidetzen dute. Hori, hurrengo HTML atributuak txertatuz lortzen da:

• class
• rel
• rev

Demagun formateatu nahi den testua hurrengoa dela:

Jon Ander Urrestarazu

Adibidea S. A.

604-555-1234

http://adibidea.com/

hCard mikroformatua erabili ondoren:

Jon Ander Urrestarazu

Adibidea S. A.

604-555-1234

http://adibidea.com/

Adibide honetan, formateatutako izena (fn), erakundea (org), telefono zenbakia (tel) eta web helbidea (url) klase izen espezifikoak erabiliz identifikatuak izan dira. Datu guzti horiek class="vcard" kodearekin inguratzen da.

Existitzen diren mikroformatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]