Mikhail Xolokhov
Mikhail Alexandrovitx Xolokhov (errusieraz: Михаи́л Алекса́ндрович Шо́лохов; Kruzhilin, Vexenskaia, Errusiar Inperioa, 1905eko maiatzaren 24a - Vexenskaia, Sobietar Batasuna, 1984ko otsailaren 21a) errusierazko idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazari-familia bateko semea zen. 1920an, Armada Gorrian sartu zen. Bi urtez Moskun izan ondoren, 1924an, jaioterrira itzuli zen. 1926an, Donskie Rasskazi (Don ibaiko ipuinak, Olga Martinez de Marigortak eta Roberto Serranok euskaratua) kontakizun-bilduma argitaratu zuen arrakasta handiz. Gizakiaren eta izadiaren arteko harremanak islatu zituen obra horretan.
1940an, ospe handia lortu zuen eleberria kaleratu zuen: Tikhii Don (1928-1940, Don barea). Obra handi horretan, berriz, kosakoen eta gobernu zentralaren arteko liskarrak aztertu zituen. 1941. urtean Stalin saria jaso zuen obra horrengatik. Errusiako gaur egungo historia aztertu zuen ondorengo lanetan: Podniataia tselina (1932-1960, Luberriak) eta Oui Srazhalis za rodinu (1942, Aberriaren alde borrokatu ziren). 1961ean, Alderdi Komunistako batzorde zentraleko kide egin zuten, eta lau urte geroago Literaturako Nobel saria eskuratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]