Mikhail Glinka
Mikhail Glinka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Novospasskoye (en) , 1804ko maiatzaren 20a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Berlin, 1857ko otsailaren 15a (52 urte) |
Hobiratze lekua | Tikhvin hilerria |
Familia | |
Aita | Ivan Nikolaevič Glinka |
Ama | Evgenia Andreevna Glinka-Zemelka |
Ezkontidea(k) | Maria Petrovna Ivanova (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Glinkarrak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Q4264365 |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Siegfried Wilhelm Dehn (en) John Field Francesco Basili (en) Charles Meyer (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | opera Erromantza symphonic music (en) ganbera-musika |
|
Mikhail Ivanovitx Glinka (errusieraz: Михаил Иванович Глинка; Novospasskoje, Smolensk, 1804ko ekainaren 1a- Berlin, 1857ko otsailaren 15a) famatu bilakatu zen lehendabiziko errusiar musikagilea izan zen.
Errusia lurralde handia da. XVIII. mendean Europan musika asko zegoen arren, Errusiako jendeak ez zuen honen berririk. Gehiengoa behartsua zen eta garraiobiderik ez zegoen. Glinka jaio zenerako San Petersburgo bezalako hiri handietan jendeari Europako musikarako interesa pizten hasi zitzaion.
Glinka Novospasskoje izeneko herrixka txiki batean jaio zen. Aita lurjabe aberatsa zuen. Bere amonak kontu handiz hezi zuen. Glinka hoztuko zitzaion beldur zenez, umeari logela epel batean egon arren, larruzko berokia jartzen zion. Askotan ez zion aire zabalean musika jotzen uzten. Beranduago, Glinka bere osasunaz kezkatuta ibiliko zen beti.
Herrixka txiki hartatik hiri handietaraino bide luzea zegoen eta gainera ez zuten irratirik. Hortaz, Glinkak entzuten zuen musika bakarra elizako kanpaiak eta herritarren abestiak ziren. Bere amona hil ostean, osabaren etxeraino urrutira joan zen. Osabak musika talde bat zuen eta Europako konposatzaileen musika jotzen zuten, Haydn, Mozart eta Beethovenena adibidez. Glinka horrelako musikarik entzun gabea zen.
13 urte zituela San Petersburgoko eskola batean sartu zen. Musika asko entzuten zuen eta musikari onak ezagutu zituen. piano klaseak jaso zituen eta festetara joaten zen. Abesti batzuk idazten hasi zen.
1830ean Italiara joan zen. Italia musikagatik oso ezaguna zen, operagatik bereziki. Glinkak Mendelssohn eta Berlioz bezalako musikagile famatuak eta baita Donizetti eta Bellini italiar musikagileak ezagutu zituen. Bere musika gustuko zuenez, hark ere opera idaztea erabaki zuen baina Errusiar nortasuneko soinua lortu nahi zuen.
Errusiara itzuli zenean bi opera garrantzitsu idatzi zituen: Lehendabizikoa Ivan Susanin zen. Ivan Susanin izeneko nekazari behartsu bati buruzkoa zen, 1612an Tsarraren alde bizia eman zuena. Tsar-ari asko gustatu zitzaion "bizitza Tsar-aren alde" deitu behar zuela esan zuen. 1836an estreinatu zenean arrakasta handia zan zuen. Bigarren opera, Ruslan eta Liudmila Puxkin poeta ezagunaren ipuin batean oinarritu zen. Istorioa idatzi zion gizona mozkor zegoenez, istorioa nahasia da baina musika paregabea da. Istorioan Txernomor ipotx nazkagarriak Liudmila izeneko printzesa bahituta du. Bukaeran Ruslan heroiak salbatuko du printzesa. Musikak ekialdeko kutsu nabaria du. Operaren obertura oso ezaguna da.
Glinkak pianorako musika, abestiak eta kamara musika ere konposatu zituen.
Glinkaren garrantzia Errusiako nortasuneko musika egitean datza. Txaikovski bezalako beste musikagile batzuek beranduago Glinkaren eragina jasoko zuten.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azcárate Ristori, J. M.ª eta besteak, Historia del Arte, Anaya, Madril, 1986. ISBN 84-207-1408-9
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Glinka |