Metatheria
Metatheria | |
---|---|
Behe Kretazeo-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Subfilum | Vertebrata |
Superklasea | Tetrapoda |
Subklasea | Metatheria Huxley, 1880
|
Ordenak | |
Metatheria (grezieraz beste piztiak) ugaztun klasearen barruko animalia taldea da. Thomas Henry Huxleyk proposatu zuen 1880an eta Marsupialiaren sinonimotzat har badaiteke ere, hau zabalagoa da, desagertutako hainbat talde eta espezie hartzen baititu bere baitan.
Karenagabeak edo karena txikikoak dira. Eme gehienek martsupioa izaten dute: martsupioa duten metaterioen kumeak ongi garatu gabe jaiotzen dira, eta garapena amaren martsupioan betetzen dute; martsupiorik ez duten metaterio emeek bizkarrean eramaten dute umea. Metaterio ezagunena kangurua da.
Ezagutzen den lehenengo ordezkaria, Sinodelphys. Txinako Behe Kretazeokoa da. Ahaiderik gertuena Eutheria da, Huxleyren sailkapeneko talde-ahizpa. Bi hauek Theria sortzen dute, Monotremata kenduta ugaztun guztiak biltzen dituen taldea.
Metatheria guztiek plazenta bat garatzen dute eta kume ez garatuak jaiotzen dira. Atzeko hankak ez dituzte oso garatuak jaiotzerakoan eta horregatik martsupiora mugitzen dira, hortxe ugatz bat aurkitzen dutelarik garatzen jarraitzeko. Jaio berriak direnean ahoa lateralki fusionaturik dago, baina medialki irekia dute, O formako ahoa sortuz.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kangurua
-
Zarigueia virginiarra (Didelphis virginiana)
-
Possum buztanlatz arrunta (Trichosurus vulpecula)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.