Edukira joan

Mendiguren gaztelua

Koordenatuak: 43°09′44″N 1°14′02″W / 43.1622°N 1.2339°W / 43.1622; -1.2339
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendiguren gaztelua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaDonibane Garazi
Koordenatuak43°09′44″N 1°14′02″W / 43.1622°N 1.2339°W / 43.1622; -1.2339
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Ondarea
Mérimée IDPA00084506

Mendiguren gaztelua edo Donibane Garaziko zitadela[1] Nafarroa Behereko Donibane Garazi hiriburuko gotorleku bata da, izen bereko muinoan kokaturik. Donibane Garaziko zitadela hiriaren gainean altxatzen da, 70 bat metro gora, harresien babesera.[2]

Mendiguren gaztelua hiriaren sorrerarekin batera eraikia izan zen. Fernando Katolikoa buru zutela 1512an Gaztelako Erresumako armadak Pirinioak igaro eta Garazi bereganatu zuten. Nafarroako erregeek Bearnora alde egin behar izan zuten. Hurrengo urteetan eskuz esku, gaztelarren eta nafarren artean ibili zen hiria. [3]

Egungo gotorlekuak lau bastioi ditu eta 1625-1627 artean Pierre de Conty d'Argencourek eraikia eta 1640-1648 Nicolas Desjardinsek zabaldua izan zen. Mendebaldeko aldean artilleriarako lekuak daude, 1540. edo 1550. hamarkadetan eraikiak. 1686 eta 1700 artean, François Ferry ingeniariak, Vaubanen agindupean, bigarren mailako defentsak eraiki zituen. 1728an ere eraikitze-lanak egin zituzten. XIX. mendeko lanek ez zuten XVII. mendekoak aldatu[4].

Sarrera moduan arrapala dute. Mendebaldean, Garaziren panorama ederra dugu. Inguruko zitadela bisitagarria da baina ez gaztelua bera, non egun herriko eskola dagoen. Bertan zegoen antzinako barrakoiak, kapera, gobernadorearen etxea, bolborategia eta putzua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]