Edukira joan

Mendigorriko gudua

Koordenatuak: 42°36′N 1°48′W / 42.6°N 1.8°W / 42.6; -1.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendigorriko gudua
Lehen Karlistaldia
Iparraldeko frontea
Mendigorriko gudua, Marcelino de Uncetaren irudia
Data1835eko uztailaren 15a
LekuaMendigorria
 Nafarroa 42°37′14″N 1°50′38″W / 42.62056°N 1.84389°W / 42.62056; -1.84389
Koordenatuak42°36′N 1°48′W / 42.6°N 1.8°W / 42.6; -1.8
EmaitzaKristinatarren garaipena
Gudulariak
Karlistak Isabelinoak
Buruzagiak
Vicente González Moreno
Bruno Villareal
Luis Fernández de Córdova
Baldomero Espartero
Diego de Leon
Indarra
24.000 36.000
Galerak
1.500 1.000

Mendigorriko gudua Lehen Karlistaldiko gudua izan zen, 1835eko uztailaren 15ean Mendigorriaren hegoaldean gertatu zena. Lehen Gerra Karlistako batailarik handiena izan zen. Espainiako gobernuaren tropak, liberalak, atera ziren garaile.

Mendigorriko guduaren planoa

Tomas Zumalakarregiren heriotzaren eta Bilboko lehendabiziko setioaren ondoren, liberalek eta karlistek Nafarroa izan zuten berriro borroka gune. Buruzagi berriak zituzten. Vicente González Moreno karlistek, Luis Fernandez de Córdova liberalek. Aurrez aurre 24.000 karlista —ia Don Karlosen armada osoa— eta 36.000 liberal. Ez zen Karlistaldian tamaina horretako beste borrokarik izan.

González Morenoren soldaduak Mendigorria inguruan kokaturik zeuden, Córdovarenek Larragako eta Artaxoako bideetatik eraso egin zutenean. 1835eko uztailaren 15a zen. Soldatu karlisten artean zen Jose Mari Iparragirre, artean 14-15 urte zituela.[1]

Don Carlos bera Mendigorrian zegoen eta larri ibili zen ihes egiterakoan, karlistek Arga ibaia bizkarrean baitzuten eta erretiratzeko Larragako zubia besterik ez.

Liberalen erasoa ezkerretik hasi zen Esparteroren agindupean. Erdikoa Fernandez de Córdovak berak zuzendu zuen. Karlisten defentsa oso gogorra izan zen, baina amore eman behar izan zuten, eta atzera-egitea nahiko nahasia izan zen.

Bruno Villarreal brigadier karlistaren arabarrek zubiaren defentsa itzela egin zuten, erregegaiaren ihesa eta karlisten gehiengoarena bermatuz. Guzti horren ondorioz, karlistek 1.500 bat gizon galdu zituzten, hildako, zauritu eta preso eroritakoen artean. Liberalek, berriz, 1.000 inguru. Dena den, liberalek aukera galdutzat hartu zuten batailaren emaitza, karlista armada ia osorik txikitzeko eta Don Karlos bera atxilotzeko paradari ez baitzioten probetxurik atera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. Konbentzioen kontra. Berria, 2020ko abuztuak 12, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]