Melanesia
Melanesia[1] Ozeano Bareko hegoaldeko uhartedi edo artxipelago handi bat da, Ozeaniako azpieskualde bat osatzen duena. Australiako ipar eta ipar-ekialdean dauden uharteak, Ginea Berria, Bismarck uhartedia, Salomon uharteak, Hebrida Berriak, Kaledonia Berria, Lealtad uhartea, Fiji uharteak eta Rotuma biltzen ditu.
Biztanle gutxi ditu. Hizkuntza asko erabiltzen dira (23 dira Kaledonia Berrian, eta 40 Salomon uharteetan). Erlijioari dagokionez, biztanleen % 53,4 animistak dira, % 20,9 katolikoak, % 17,7 protestanteak, eta % 3,8 hinduistak. Kanpotar asko dira, Indiakoak eta Pakistangoak batez ere. Mendi inguruko biztanleak Harri Aroan bizi dira oraindik, eta kostaldekoek aitzurrezko nekazaritzan oinarrituriko kultura dute. Gune garatuenetan kokoa, kakaoa eta kafea dira gai nagusiak. Kaledonia Berrian nolabaiteko garrantzia du meatzaritzak (zinka, beruna, urrea, eta, batez ere, nikela). Egoera politikoa oso nahasia da: Ginea Berriko ekialdeak, Bismarck uhartediak eta Salomon uhartediko uharte batzuek Papuasia-Ginea Berria osatzen dute; mendebaldeko Ginea Berria Indonesiaren barruan dago; Salomon uhartediko gainerako uharteek estatu burujabe bat osatzen dute 1978az geroztik; Kaledonia Berria Frantziaren eskuetan dago; Hebrida uharteek Vanuatu izeneko estatua osatzen dute 1980tik aurrera, eta Fiji uharteak ere burujabeak dira 1970az gero.
Uharte eta lurraldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) West Melanesia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .