Mazey Day
Mazey Day | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2023 | |||
Izenburua | Mazey Day | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa | |||
Telesaila | Black Mirror | |||
Atala | 4 (Black Mirror, series 6 (en) ) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Uta Briesewitz (en) | |||
Gidoigilea(k) | Charlie Brooker (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Los Angeles eta Txekia | |||
kronologia | ||||
|
Mazey Day Black Mirror zientzia-fikzio distopikoko telesailaren seigarren denboraldiko laugarren atala da. Charlie Brooker sailaren showrunnerrak idatzi zuen eta Uta Briesewitzek zuzendu zuen. Seigarren denboraldiko gainerako ataleekin batera, Netflixen estreinatu zen 2023ko ekainaren 15ean.
40 minututan, Black Mirror telesaileko atal laburrena da 2024 bitartean irtendakoen artean. Terrorearen generora hurbiltzen den atala da, eta Brookerrek 5. denboraldian ukitu bertsuekin idatzirako "Demon 79" atalaren ondoren idatzi zuen, telesailaren irismen tematikoa zabaltzea izan zuelarik helburu. Filmazioa 2022ko ekainean egin zen Andaluzian.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bo paparazzia (Zazie Beetz) eta Mazey Day aktorea (Clara Rugaard) dira istorioaren protagonistak. Auto istripu baten ondoren hedabideetatik ezkutatzen den aktorea da Mazey Day, eta atzetik dabilkio Bo. Naturaz gaindiko izuaren lehen agerpena da telesailean, halaber, gizotsoen istorioa baitago tartean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Dónde se rodó Black Mirror: Loch Henry y todas las localizaciones de la 6ª temporada» Atlas of Wonders (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «Mazey Day (Black Mirror)» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-02-14ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.