Edukira joan

Martin Redin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Redin

Grand Master of Order of Saint John of Jerusalem (en) Itzuli

1657 - 1660
Giovanni Paolo Lascaris - Annet de Clermont-Gessant

Captain General of Galicia (en) Itzuli



Viceroy of Sicily (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaIruñea1579
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaValletta1660ko otsailaren 6a (69 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakwarrior monk (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaOspitaleko Zaldunak

Discogs: 1333968 Edit the value on Wikidata

Martin Redin Cruzat (Iruñea, 1579Valleta, 1660ko otsailaren 6a) euskal militar eta politikaria izan zen. Anaia Tiburcio Redin izan zuen.

Jaioterrian iparraldeko harresia sendotu zuen. 1656 eta 1657 artean Siziliako erregeordea izan zen. Maltako Ordenaren kidea, 1641ean Ordenaren priore handi bihurtu zen Nafarroan eta 1657an Maisu Nagusi hautatu zuten, Malta gobernatuz.

Bere agintaldian, uharteko kostaldean 13 zaintza-dorre eraikitzea agindu zuen, komunikazio-linea bat sortzeko eta kortsarioak edo piratak zetozela jakinarazteko. Era berean, 4.000 mosketeroz osatutako gorputz bat sortu zuen, eta Siziliatik janaria eta hornigaiak eraman zituen uhartera, eskasia garai batean.

San Markos dorrea, Redin zaintza-dorreetako bat, Baħar iċ-Ċagħaq, 1658.


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.