Mario Merz
Mario Merz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1925eko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Italia Suitza Italiako Erresuma (1926 - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2003ko azaroaren 9a) |
Heriotza | Turin, 2003ko azaroaren 9a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Milango monumentuzko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marisa Merz (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Turingo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, marrazkilaria, installation artist (en) , artista bisuala eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Arte Povera (en) |
Mario Merz (Milan, 1925eko urtarrilaren 1a - Turin, 2003ko azaroaren 9a) italiar margolari eta eskultorea izan zen. Art povera mugimenduaren pintore aipagarrienetako bat. Hasieran, espresionismoa landu zuen gehienbat, kolore bizien bidez. Handik gutxira, baina, zabor artean jasotako gauzak osatzen hasi zen: botilak, edalontziak, euritakoak edo telebistak, materiaren koloreak eraldatzen zituen argi fluoreszentez argituak: Nella strada (1967). 1968an, povera mugimenduko kide egin zen eta bere lehen iglua aurkeztu zuen. Gero, Fibonacciren segidaren arabera zenbatutako obra batzuk aurkeztu zituen. Matematika-segida horretan, zenbaki bakoitza aurreko bi zenbakien batura da. Adibide gisa, eskailera batean jarritako zenbakiak, neoizkoak (1971, Scala): 1, 2, 3, 5, 8, 13 eta 21. 1979tik aurrera, pintura hartu zuen ostera arte-adierazpide nagusi gisa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mario Merz |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.