Edukira joan

Marabut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marabutaren hilobia, Marokoko hegoaldean

Marabut (arabieratik, مُرابِط murābiṭ, “babestuta dagoena”) kontzeptuak bi esanahi desberdin izan ditzake: batetik, bereziki santua den pertsona batena, herriak goraipatzen dituen pertsonak; bestetik, marabut bat bizi den edo bizi izan den tokia (baseliza antzekoa).[1] Marabutei eskainitako kultuak marabutismo izena du.

Marabut, erlijiosoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marabutak gizon santuak dira. Jainkoarekin lotura zuzena dute eta haien presentzia ona da herrirako. Zentzu askotan anakoreta kristauekin antza handia dute. Marabutetan sarritan santua lurperatuta dago eta jarraitzaileek bertan lurperatuta izateko aukera izaten dute. Horregatik ez da arraroa marabutaren ondoan hilerri txiki bat izatea.

Marabut, eraikuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean marabutak jende gutxi bizi den tokietan aurkirtzen dira. Kasu guztietan inguruko begetazioa eta basoa errespetatua izaten da eta eraikuntzak ahalik eta arazo gutxien sortzen du paisaian. Modu batez, marabutaren zentzu sakratua inguruko paisaina islatu egiten da. Etxetxo hauek geografikoki bereziak diren tokietan aurkitzen dira: putzu, iturri baten ondoan, leku garaietan. Goian aipatutako hilerriaz aparte, ohikoa da baita ere eraikuntza ondoan zuhaitz sakratu bat izatea; bere adarretatik fededunek egiten diztuten dohainak zinzilikatu egiten dira. Urtean behin santuaren eguna ospatu egiten da, mawsim edo musem (الموسم), eta fededunak hurrutitik bertaratzen dira.

Marabut bat XIX. mendeko grabatu batean.

Marabuten jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goian ikusitako datuen arabera marabutak Islam aurrekoak direla ikus daiteke. Berez, islamista erradikalak horrelako tokien aurka daude eta ez da arraroa haien aurkako erasoak burutzea. Islamek ez du onartzen Ala eta fededunen arteko bitartekaririk. Antza, marabutek Jainkoaren bedeinkapena erakartzen dute herrietara eta tradizio hori kristautasunatik eta paganismotik hurbilago dago.[2] Ikerlari asko morbaitoak amazig kulturarekin lotu dute, herri hori, Islam baino lehen politeista baitzen. Amazigeraz marabutak “santua” esan nahi du. Marabutak Magreb herrialdetan dago zabalduta: Tunisian, Aljerian eta, batez ere, Marokon, marabutismoaren gune nagusia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Merja Zerga (Maroko): oso zonalde txikian zazpi marabut daude.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Gaztelaniaz) Marabutei buruzko informazioa: [1]