María Bayo
María Bayo | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Fitero, 1961eko maiatzaren 28a (63 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hochschule für Musik Detmold (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria eta musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
mariabayo.net | |
María Bayo Jiménez (Tutera, 1961eko maiatzaren 28a) soprano nafar ezaguna da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Tuteran jaioa, beti fiteroarra bezala definitu da soprano nafarra, haren familia Fiterokoa baitzen Haren formakuntza Pablo Sarasate Kontserbatorioan hasi zuen. Bertan gitarra ikasketak aurrera eraman nahi zituen baina tokirik ez zegoenez eta Cintruénigoko abesbatzan kantatzen zuenez, kantu ikasten hasi zen.
Edurne Agerri irakasle zuela Orfeón Pamplonés delakoan bakarlari moduan aritu zen. Lehenengo ekitaldi publikoak ziren berarentzat, Iruñeko katedrala eszenatoki. 1985an Nafarroako Gobernuaren beka batez ikastera Alemaniara joan zen. Detmold hirian Hochschule für Musik eskolan Arthur Janzen zuzendaritzapean ikasi zuen.[2] 1986an Julian Gayarre Nazioarteko Kantu Txapelketan ikasketa poltsa bat irabazi zuen. 1988an Vienako Opera Kameraren Belvédère Txapelketan lehen saria eskuratu zuen eta, halaber, nazioarte mailan ezagutzera eman zen.
Bi musikagilerenak dira nagusiki interpretatu dituen lanak, Gioachino Rossinirenak (Bianca e Falliero, Il barbiere de Siviglia, Il viaggio a Reims, L'occasione fa il ladro, La scala di seta eta Tancredi) eta Wolfgang Amadeus Mozartenak (Idomeneo, Die Zauberflöte, Le nozze di Fígaro, Don Giovanni eta Così fan tutte).
2002an Vianako Printzea Saria eman zioten. 2009an Josep Soler eta Joan Manuel Serratekin batera Espainiako Musikaren Sari Nazionala lortu zuen.[3] 2011ko apirilaren 15ean Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren partaide izendatua izan zen. 2011an Eusko Ikaskuntzaren Humanitateen Saria jaso zuen.[4]
Orain arte disko mordotan hartu du parte, zartzuela eta opera generokoak batik bat.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arie Antiche
- Canciones Españolas (Rodrigo, Obradors, Granados, Leoz, Nin, Turina, Falla).
- Requiem "Messa di Pace" für Soli (Volker David Kirchner).
- L'Occasione fa il ladro (Gioacchino Rossini).
- Las Musas de Andalucía (Joaquin Turina).
- Atlàntida (Manuel de Falla, Ernesto Halffter).
- Doña Francisquita (Amadeo Vives).
- Bohemios (Amadeo Vives).
- La verbena de la Paloma (Tomás Bretón).
- El barberillo de Lavapiés (Francisco Barbieri).
- La Calisto (Francesco Cavalli).
- La Tabernera del Puerto (Pablo Sorozabal).
- Goyescas (Enrique Granados).
- Un Ballo in Maschera (Giuseppe Verdi).
- Bachianas Brasileiras (Heitor Villa-Lobos).
- Airs - Exsultate Jubilate (Wolfgang Amadeus Mozart).
- Chants d'Auvergne - Chants des Pays Basques (Marie Joseph Canteloube).
- Marina (Emilio Arrieta).
- Jesus Arambarri - Basque Music Collection.
- ¡Viva la zarzuela! (Barbieri, Vives, Sorozábal, Bretón).
- Haendel - Opera Arias & Cantatas.
- Antigona (Tommaso Traetta).
- Homenaje a Joaquín Rodrigo.
- Rossini - Opera Arie e Sinfonie.
- Canciones españolas (Toldrà, Granados, Ravel, Montsalvatge, Guridi, Ovalle).
- Arias de Zarzuela Barroca (Nebra, Martín y Soler, Boccherini, Hita).
- L'innocenza giustifcata (Christoph Willibald Gluck).
- Nocturnos de Andalucía (Lorenzo Palomo).
- Bianca e Falliero (Gioacchino Rossini).
- La Gran Vía / El Bateo (Federico Chueca eta Joaquín Valverde).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.rtve.es/noticias/20091202/maria-bayo-josep-soler-premios-nacionales-musica-2009/304018.shtml
- ↑ http://www.biografiasyvidas.com/biografia/b/bayo_maria.htm
- ↑ http://cultura.elpais.com/cultura/2009/12/02/actualidad/1259708406_850215.html
- ↑ http://www.diariovasco.com/20111125/mas-actualidad/cultura/maria-bayo-recibe-premio-201111252100.html
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez) (Italieraz) Maria Bayoren webgune ofiziala
- "Jakin-mina eta ahotsa galtzen ditudan egunean utziko ditut oholtzak" (Berria).