Edukira joan

Manuel Machado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Machado

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Antonio Rafael de la Santísima Trinidad Machado Ruiz
JaiotzaSevilla1874ko abuztuaren 29a
Herrialdea Mexiko
 Espainia
HeriotzaMadril1947ko urtarrilaren 19a (72 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Familia
AitaAntonio Machado Álvarez
AmaAna Ruiz Hernández
Ezkontidea(k)Eulalia Cáceres (en) Itzuli  (1910eko ekainaren 15a -  1947ko urtarrilaren 19a)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaInstitución Libre de Enseñanza
Sevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, funtzionarioa, artxibozaina eta liburuzaina
Lan nabarmenak
KidetzaReal Academia Española
Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa
Mugimendua98ko Belaunaldia
Genero artistikoaolerkigintza
dramaturgia

IMDB: nm0532470 Musicbrainz: 624af78c-84de-44fd-a6b9-d7a778a225d6 Discogs: 1239088 Find a Grave: 13905762 Edit the value on Wikidata
Manuel Machado

Manuel Machado y Ruiz (Sevilla, 1874ko abuztuaren 29a - Madril, 1947ko urtarrilaren 19a) espainiar olerkaria izan zen, Antonio Machadoren anaia. Madrilen bizi izan zen ia bizitza osoan, Parisen igarotako aldi labur batzuetan izan ezik. Olerkari izateaz gainera, kazetari, itzultzaile, antzerki-kritikari, liburuzain, eleberrigile eta antzerkigile ere izan zen.

Horixe da, hain zuzen ere, Manuel Machadoren ezaugarri nagusia, alor askotan aritu izana. Idatzi zituen olerki-liburuen artean, Alma (1902, Arima), Caprichos (1905), El mal poema (1909), Cante hondo (1912), Ars moriendi (1922) eta Phoenix (1935) azpimarratzekoak ditu. Literatur kritikan ere aritu zen: La guerra literaria (1898-1914, Literatura gudua) horren lekuko da. 1938an, Horas de Oro (Urrezko orduak) lana argitaratu zuen eta urte berean, Hizkuntzaren Akademiako kide izendatu zuten.

Luzaro ezker joerekin bat egin ondoren, Espainiako 1936ko uztaileko estatu kolpean, poema bat argitaratu zuen Francisco Francoren omenez, kolpisten oniritzia irabazi zuena. Harrezkero, erregimenari atxikia jarraitu zuen heriotza arte.

Poesia liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alma. Museo. Los cantares liburuaren edizioa, Gregorio Pueyok egina eta Juan Gris margolariaren azalaz.
  • Tristes y alegres (1894)
  • Alma (1902).
  • Caprichos (1902).
  • Los cantares (1905).
  • La Fiesta Nacional (1906).
  • El mal poema (1909).
  • Apolo (1911).
  • Cante hondo (1916).
  • Ars moriendi (1921).
  • Phoenix (1936).
  • Horas de oro (1938).
  • Poesía. Opera omnia Lyrica (1940).
  • Cadencias de cadencias. Nuevas dedicatorias (1943).
  • Horario (1947).
  • La fiesta nacional
  • Cante hondo

Anaia Antoniorekin batera, antzezlan batzuk idatzi zituen, ezagunena La Lola se va a los puertos, zinemara bi aldiz eramana.

  • Desdichas de la fortuna o Julianillo Valcárcel (1926).
  • Juan de Mañara (1927).
  • Las adelfas (1928).
  • La Lola se va a los puertos (1929).
  • La prima Fernanda (1931).
  • La duquesa de Benamejí (1932).
  • El hombre que murió en la guerra (1928, 1941ean estrenatu zen).
  • El amor y la muerte (1913).
  • La guerra literaria (1914).
  • Un año de teatro (1918).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Machado Aldatu lotura Wikidatan