Edukira joan

Mañua

Koordenatuak: 43°24′21″N 2°46′14″W / 43.40583°N 2.77056°W / 43.40583; -2.77056
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mañua
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBermeo
Geografia
Koordenatuak43°24′21″N 2°46′14″W / 43.40583°N 2.77056°W / 43.40583; -2.77056
Garaiera330 metro
Demografia
Biztanleria83 (2023)

Mañua[1] Bermeoko (Bizkaia) auzoa da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, Mañuko biztanleak 91 ziren.

Elbira Zipitria

Bertan dago lurperatuta Elbira Zipìtria irakasle berritzailea (1906-1982). Elbira asko joaten zen Mañura eta bisita bakoitzean familia baten baserrian egiten zuen egonaldia. Halaxe ezagutu zuen amama Eskolastika. Emakume horrek asko omen zekien Euskal Herriaz eta kondairez, eta Zipitriak adi-adi entzuten zituen bere istorioak. Orduak eta orduak ematen zituzten elkarrekin hizketan mitologiaz, kondairez, bitxikeriez. Oso emakume jakintsua zen, ‘Bizkaiko amama’ deitzen zioten, eta 106 urterekin hil zen. Izugarri maite zuten elkar eta, hil aurretik, Zipitriak lagun minei argi utzi zien bere borondatea: Mañun izan nahi zuela hilobiratua, amama Eskolastikaren ondoan.[2][3]

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mañuko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
100 95 89 89 92 98 94 91

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Mañua - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  2. Larretxea, Oihane. (2022-12-25). «Elbira Zipitriak andereño ugari formatu zituen frankismoan, ezkutuan» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  3. «Elbira Zipitria Mañun dago lurperatuta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.