M teoria
Fisikan, M teoria edo U teoria korden bost teoriak bateratzeko proposatutako teoria unibertsal bat da. Zenbait zientzialari teorikoren lanetan oinarritua (horien artean Chris Hull, Paul Townsend, Ashoke Sen, Michael Duff eta John H. Schwarz), Institute for Advanced Studyko Edward Wittenek superkorden existentzia iradoki zuen Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatean 1995ean, M teoria aldez aurretik behatutako zenbait dualtasun azaltzeko erabiliz, superkorden bigarren iraultza deituriko korden teoriaren ikerketa berri bati hasiera emanez.
Teoria honetan 11 dimentsio identifikatzen dira, non supergrabitateak 2 eta 5 dimentsio arteko mintzen artean elkar eragiten duen. Honek infinitu unibertso paraleloren existentzia frogatuko luke, horietakoren batzuk gurea bezalakoak izango liratekeelarik, diferentzia txiki edo handiagoekin. Honek grabitatearen ahultasuna azalduko luke, grabitoi izeneko partikula izango bailitzateke mintz guztietatik pasa ahal izango litzatekeen bakarra, bere indarra galduz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |